Bideojokoak euskaraz: aukera berri mordoa uda honetan
2023-08-08 09:58
Game Erauntsia elkartearekin lotutako boluntarioen lanari esker neurri handi batean, etengabeak izan dira azken asteetan euskaraz joka daitezkeen bideo-jokoen iragarpenak. Adibide batzuk jarraian.
Uztailekoak dira albiste hauek guztiak, pentsa:
- Ciao Nonna abentura grafikoa euskaraz joka daiteke Basajaun Games-en itzulpenari esker, Game Boyko klasiko retro bat da.
- Aurrekoa bezala, Game Boy-etan jokatzen zen beste joko bat, Powa, hau ere euskaratua.
- A Short Hike edo Ibilaldi Laburra, txori pixelatu batek gainditu behar dituen erronken inguruko jokoa. Artikuluko irudia, joko honen pantaila batekoa da.
- Signalis beldurrezko abentura saritua da, eta jokatzeko itzulpena burutu du Ibai Oihanguren zaleak.
- Veloren jokoa; hau lehendik zegoen euskaratuta, baina erabiltzaileek sortu eta handitzen jarraitzen dutu mundu birtual hau, eta hori da aurtengo nobedadea. ARPG joko bat da, ekintza/akzioa eta rol jokoa nahasten dituena. Eguneraketaren berri hemen.
- Super Mario World klasikoa euskaratua. 1990eko hamarkadako kontsoletakoa. Aurretik Super Mario Bros. 1 eta 2, Super Mario 64 nahiz Mario Kart Wii zein 8 Deluxe itzuli ditu Game Erauntsiak zuzenean edo euskal komunitateak. -
- Astrality, shoot ‘em up erako jokoa (etsai edo oztopoak lehen pertsonan tirokatzekoa), estetika retrofuturistakoa, DigiPen Europe Bilbo ikastetxeak euskaratutako bideojoko berria.
Euskaratutako jokoen zerrenda gero eta aberatsagoa, hemen.
Erantzunak kargatzen...