Teknologia albisteak

Literaturaren irakaskuntzaren aldeko manifestua

Sustatu
2023-07-31 : 08:47

Duela egun batzuk Meettok fundazioak literaturaren irakaskuntzaren aldeko manifestua aurkeztu zuen, zeinarekin bat egin duten hainbat euskal idazlek. "Literaturarekin bakarrik ikasten dena" du izenburutzat manifestuak eta Euskal Idazlearen Elkartearen webgunean aurkitu dugu testua. Jarraian duzue itsatsita.

Publizitatea

Eguraldi errekorrak

Sustatu
2023-07-25 : 10:41

Maximiliano Herrera klimatologo eta wikipedista profesionala da eta Wikipedian eguraldi-datuei buruzko zenbait orri zaintzen ditu. Jasotzen zituen datuak zein norabidetan lerratzen ziren ikusia, @extremetemps Twitterreko kontua sortu zuen: Extreme Temperatures Around The World. Muturreko tenperaturak munduan. Jarraitzeko moduko kontua, beldur pixkat pasatzekoa egia esan...

.MIL eta .ML domeinuak nahastearen ondoriozko segurtasun desastrea

Sustatu
2023-07-24 : 11:31

The Financial Times egunkariaren ikerketa batek Estatu Batuetako indar armatuak konprometitu dituen Interneteko segurtasun-zulo ikaragarri baten berri eman du. Cracker sofistikatuak eta teknologia aurreratua izan beharrean gakoa, errore humano sinple eta tontoenean egon da zuloa. Interneteko .mil eta .ml domeinuen nahasketatik dator kontua.

Hauteskundeetan boto elektronikoa ezarri beharko balitz, lekutan geundeke

Sustatu
2023-07-23 : 10:05

Mikel Larreategi CodeSyntax-eko lankide eta Sustatu egiten duen lantaldeko informatikaria dugu. Pertsona trebea ingurune digitaletan, inor trebea bada. Eta hala ere, hiru bidetatik hiru saiakera egin arren, posta-bidezko botoa online eskatzen saiatu zen, eta huts. Kontakizuna jarraian.

Google-ren Bard (txat ustez adimentsua) testeatzen

Sustatu
2023-07-20 : 19:13

Zuzenean Twitch-eko Sustaturen kanalean emandako saioa, Segura Irratian ere zabaldutakoa. Aztertu ditugun gaiak:

Haritik Hirira taldeak euskal hiri batzuetako "bero uharteak" ikertu ditu

Sustatu
2023-07-20 : 09:02

Haritik Hirira taldea da bi geografo euskaldun gaztek sortutako ikerketa eta iritzi taldea (ikus haiei buruzko artikulu bat hemen) eta beren azken ikergaia izan da hirietako beroarena: nola sortzen diren bero-uharteak hirietan, eta grafikoki euskal hiri batzuetan nola gertatzen den hori demostratu dute: Gasteiz, Bilbo, Baiona eta Donostiako grafikoak banatu dituzte, eta datorren asterako Iruñekoak iragarri dituzte. Bide batez, beren lanari bultzada emateko ekarpenak eskatzen dituzte Patreon bidez.

Elhuyarren testu>ahots bihurtzailea, orain 6 hizkuntzatan eta doako aproba aukerarekin

Sustatu
2023-07-19 : 16:46

Elhuyarrek sare neuronaletan oinarritutako ahots automatikoak (TTS) sortu zituela iragarri zuen duela sei hilabete, eta orain berritasunak jarri dituzte ttsneuronala.elhuyar.eus helbidean. Ahots desberdinekin testu labur batekin aproba egiteko aukera ireki dute, besteak beste. Probatu dugu eta... entzun nahi?

eLiburutegian irakurketa gero eta zailagoa dela salatu dute

Sustatu
2023-07-19 : 08:57

eLiburutegia, Jaurlaritzaren liburutegi digitala, erabiltzen gero eta zailagoa dela eta errorez jositako alez betea dagoela salatu du zerbitzuaren erabiltzaile batek berriki Twitterren. Unaimy Twitterreko erabiltzailearen iritziz, "eLiburutegiak egiten dituen ahalegin guztiak liburuen kopiarik ez egiteko. Irakurketa edo bilaketa errazteko, edo testuak zuzentzen ordea ez dute denborarik galtzen. Balirudike ez dutela nahi jendeak irakurtzea."

Egunean Behinen 12. denboraldia: eskerrik asko 60.000 jokalariei eta zorionak Erik Gartzia (berriz ere!)

2023-07-18 : 10:25

Ia 60.000 jokalari aktibok jokatu izan dute Egunean Behin jokoaren 12. denboraldia (Elkar argitaldiak babestua), igandean amaitu zena, txapeldun baten arrakasta errepikatuarekin. Erik Gartzia Errenteriako kazetaria da Txapuisat, eta hirugarren aldia da lehena geratzen dena Egunean Behinen: aurretik ere denboraldi jarraituetan gailendu da (8.ean), eta baita zuzenekoetan, aretoan (11. denboraldiko martxoko finalean) zein telebistako Biba Egunean Behin zuzeneko batean.

HIGA topaketan Gasteizen, 31 hizkuntza komunitateko hiztun gazteak

Sustatu
2023-07-16 : 11:53

Bihar hasiko da Gasteizen aurtengo HIGA topaldia. HIGA da HIzkuntza GUtxituetako hiztun gazteen topaketa eta xede nagusiak ditu hizkuntza gutxituen biziberritzea eta nazioarteko komunitate ezberdinen arteko saretzea sustatzea.

Berrogei urte eta gero hau (euskara eta Konstituzioa, Iruñeko Agiria)

Sustatu
2023-07-15 : 11:28

Joan den asteko Auzitegi Konstituzionalaren euskararen kontrako ebazpenaren ondoren, aste honetan beste epai bat euskaldunen lege eskubideak murrizteko. Abisatuta geunden, duela 40 urtetik (1983ko uztailean agertu zen Iruñeko Agiritik), Espainiako Konstituzioaren definizioen barruan, gaztelania beti gainetik eta babestua, ko-ofizial diren hizkuntzen gainetik. Katalunia, Galizia eta Euskal Herriko soziolinguista batzuek, Sortua izenarekin, egin zuten publiko agiri hura, Berriak lehengoan gogorarazi zigun bezala. Agiriaren testua ekarri dugu hona.

Harry Potter katalanez HBOn, ez euskaraz (baina maratoia izango dugu hala ere)

Sustatu
2023-07-14 : 09:44

Harry Potter sagaren liburu euskaratu berrargitaratuei buruzko albistea atera genuen lehengoan; baina orain ikus-entzunezkoei buruzko albisteekin gatoz: HBO Max plataforman, katalanezko azpidatzi eta bikoizketarekin agertzen da saga osoa. Euskaraz oraingoz ez dago HBOn, baina, jakin dugunez, Zital twitzlari euskaldunak urte amaierarako egin zuen maratoia errepikatuko du datorren aste osoan zehar twitch.tv/sitalko kanalean. Gogora dezagun sagaren 7 liburuetatik 8 film egin zuirela, azken liburutik bi pelikula atera baitzituzten.

Irudi luzapenekin jolasean, margoen "jarraipena" irudikatzen

Sustatu
2023-07-13 : 19:34

Adobe Firefly produktuaren gaitasun bitxi bat ikusi dugu aste honetako zuzenekoan: irudi jakin bat eman, eta bere mugetatik haratago irudiak nola jarraituko lukeen marrazten du sistemak.

Alkateen eta euskalgintzako eragileen agerpena Konstituzionalaren epaia salatzeko

Sustatu
2023-07-13 : 17:44

Astebete da Espainiako Auzitegi Konstituzionalak euskararen erabilera hutsaren kontra egin zuela, EAEko Udal Legea dela eta. Zenbait erreakzio izan dira ordudanik eta gaur Kontseiluak deituta, agerraldi bat izan da Bilbon. Euskalgintzak eta alkateek Konstituzionalaren epaia salatu eta euskararen normalizazioaren alde egin dute; eta ez bakarrik UEMAko alkateek lehengo eguneko agerpenean bezala, beste hainbatek ere bai: Kontseiluak zabaldutako irudian ikusten den bezala, Bilboko alkatea ere hor da (eta Donostiakoa eta beste hainbat), Bilbon izan delarik bilkura.

Googleren adimen artifizialeko txata (Bard) hemen da, gezurrak esateko prest

Sustatu
2023-07-13 : 13:04

Bard, Googleren adimen artifizialeko txat sistema, Euskal Herrian erabili daiteke gaurdanik, frantsesez eta gaztelaniaz, baina ez euskaraz. OpenAI eta Microsoft enpresen ChatGPT sistema ezagunaren alternatiba da. ChatGPT-k gezurrak esaten zituela demostratu genuen Sustatun duela hilabete batzuk, eta aski izan dira hiru aproba egitea Bard-ekin berdina ondorioztatzeko: gezurrak erantzuten ditu sekulako lasaitasunarekin.

‹‹ Hurrengoak Aurrekoak ››