Teknologia albisteak

Argazkiak denboran eta mapan kokatzeko jokoak

Sustatu
2023-08-12 : 09:55

TimeGuessr Interneteko joko sinple eta entreteniogarri bat da. Argazki bat erakisten zaizu, eta haren urtea eta tokia asmatu behar duzu. Zenbat eta gehiago hurbildu datan eta tokian, orduan eta puntu gehiago lortzen da. Beste joko batzuen fusioa dirudi... horien berri, jarraian.

Publizitatea

Euskaraz bizi nahi dugu?

Eneko Oroz eta Iruñe Astitz
2023-08-11 : 17:21

Eneko Oroz Ormazabal eta Iruñe Astitz Larunbe sareko eduki sortzaileek honako iritzi artikulua bidali digute. Sareko eduki sorkuntzaren aldeko aldarri bat. Honela hasten da... eta gero jarraitzen du:

Gure egunerokoan pantailek oso presentzia handia dute. Izan ere, zenbat aldiz begiratzen diogu mugikorrari egunean zehar? Eta tablet, ordenagailu edota telebistari?

Nafarroako gobernu itunean atzerapausoak ikusi ditu Kontseiluak

Sustatu
2023-08-11 : 09:09

Maria Txibite PSNkoa berriro Nafarroako presidente izendatzeko gobernu ituna kritikatu du Euskalgintzaren Kontseiluak. PSN, Geroa Bai eta Contigo-Zurekin-ek (Podemos-en espazioko koalizioa) sinatu dute ituna; eta hartan oinarrituko den inbestidura saioan EH Bilduk abstentzioa iragarri du (ezinbestekoa aurrera egiteko). Gobernu itunak hizkuntza politikaz dioena aztertu du Kontseiluak eta atzerapausoa dela deritzo.

Testua ahots bihurtzeko aukera 6 hizkuntzatan

Sustatu
2023-08-09 : 10:22

Elhuyarrek jakinarazio duenez ttsneuronala.elhuyar.eus bere webgunean testua ahots bihurtzeko aukera 6 hizkuntzatan garatu dute orain. Ahots automatikoak erabiltzeko aukera hizkuntza hauetara zabaldu da hain zuzen: euskara, gaztelania, frantsesa, ingelesa, katalana eta galegoa. Beste aukera gehigarri bat: Testu-kutxa txertatu da edozein eduki ahots bihurtzeko: testua kutxan idatzi, hizkuntza hautatu eta edukia entzun.

'Orreaga 824' kultura astea abuztu honetan Auritzen

Sustatu
2023-08-09 : 10:04

Orreaga 824’ aste kulturala antolatu du Nabarraldek Auritzen abuztuaren 19tik 26ra. Orreagako 824. urteko guduaren 1.200garren urteurrena datorren urtean izango da, eta horren haritik antolatu da.

Bideojokoak euskaraz: aukera berri mordoa uda honetan

Sustatu
2023-08-08 : 09:58

Game Erauntsia elkartearekin lotutako boluntarioen lanari esker neurri handi batean, etengabeak izan dira azken asteetan euskaraz joka daitezkeen bideo-jokoen iragarpenak. Adibide batzuk jarraian.

Wiby, 1.0 bilatzailea

Sustatu
2023-08-07 : 09:07

Wiby bilatzaile bitxi bat da, iraganera irekitako lehio bat. Estetikaz zaharra, baina emaitzak ere, antzinako Internet batean geratu diren webguneak ematen dituena... 1.0 bilatzailea deitu diote Wibyri, 20. mendeko azken urteetako Interneteko lehen belaunaldiko webguneak erakusten dituelako. 21. mendearen lehen urteetan, Google eta beste zerbitzu batzuen web 2.0 deitu zituzten aurrerakuntzarekin atzean geratu zen mundu bat.

Oppenheimer: filmaz, historiaz eta liburuez

2023-08-06 : 09:22

Ikusi dut Oppenheimer, eta film ona iruditu zait. Pertsonaian zentratua, biografia honetan baitago oinarritua, teknikan eta zientzian baino gehiago, baina interesgarria.

Lezetxikiko ondarea kaltetu dute eta Ertzaintzak arrasatear bat du susmagarritzat

Sustatu
2023-08-05 : 12:09

Ohar baten bidez jakinarazi zuen Ertzaintzak atzo, ikerketa 2023ko otsailean hasi zutela, Gipuzkoako Foru Aldundiko arkeologoak konturatu zirenean Arrasaten dagoen Lezetxiki kobazuloan kalteak egin zituztela. Egiaztatu ahal izan zutenez, kobazuloa babesten duen perimetroko hesia hautsita zegoen, aztarna arkeologikoen bila kata klandestinoak egin zituzten (espleologiako jakintza eta tresnekin horninutako norbait izan zelako zantzuekin) eta pintada edo grafito ugari zeuden horma eta sabaietan. Ikerketak susmoak Arrasateko gizonezko bat ikerketapean uztera eraman du Ertzaintza.

Non eta zenbat inbertitzen du publizitatea egiten Jaurlaritzak?

Sustatu
2023-08-04 : 11:46

Jaime Gómez-Obregon programatzaile espainiarra berezituta dago datu publikoen berrerabilpen praktikoko proiektuak egiten. Batzuetan datu horien jabe diren erakunde publikoekin elkarlanean (hala egin zuen Retrogipuzkoa proiektuan), eta beste batzuetan, datu arakatzen zailak azaleratuz. Azken kategoria honetan dago Gobiernovasco.marketing tresna. 

Abian da Julene Azpeitia 36. ipuin lehiaketa Zumaian

Sustatu
2023-08-04 : 10:05

Literatur sorkuntza bultzatu asmo duen lehiaketa antolatu du Zumaiako Udalak beste urte batez. Julene Azpeitia ipuin lehiaketaren 36. edizioa izango da aurtengoa, eta irailaren 30era bitartean aurkeztu ahal izango dira lanak.

Arkeologia Eguna, Lekeition abuztuaren 11n

Sustatu
2023-08-03 : 10:05

Lekeition 2. Arkeologia eguna egingo da datorren astean, abuztuaren 11n. Bisita gidatuek, tailerrek eta hitzaldiek osatzen dute egitaraua.

Mendiak app eta webgunean Gipuzkoako mendietako postontzien informazio osoa

2023-08-02 : 10:22

Mendiak aplikazioa eta Mendiak.eus berritu ditugu Gipuzkoako 310 mendi nagusietako tontorretako postontzi guztien informazio berrituarekin. Urdaburu Mendizale Elkartearekin egindako elkarlana izan da, Gipuzkoako Foru Aldundiaren Kiroletako Departamenfuaren eta Gipuzkoako Mendizale Federazioaren babesarekin.

Twitter X.com bilakatu delarik, izatez Elon Musken ideia zahar bat berpiztu da

Sustatu
2023-08-01 : 10:15

Astebeteko epean gertatu da eraldaketa: Interneteko marka ezagunenetako batek bere izen eta logoa atzean utzi ditu. Twitter honezkero X da, naiz eta X.com domeinuak oraindik twitter.com-era daraman. Elon Musk-en azken erabaki ustez arbitrarioa, apenas inongo erabiltzaileren gustukoa izan dena. Baina ez da dena berria kontu honetan... izatez, X.com Elon Musk-en domeinu eta ideia bat izan da 1990eko hamarkadatik. Jarraian kontatzen dugu.

Jon Etxabe ekintzaile eta euskaltzalea hil da 90 urterekin

Sustatu
2023-07-31 : 20:34

Jon Etxabe Garitazelaia ekintzaile, euskaltzale eta blogari eibartarra 90 urterekin hil da gaur. Euskalgintzako eta herrigintzako militante ezaguna izan zen, ez bakarrik Eibarren, Euskal Herri osoan ere bai. Abade zela, Burgosko prozesuan kondenatu egin zuten 50 urteko kartzelaldira. 

‹‹ Hurrengoak Aurrekoak ››