
Gaur eguerdian euskalgintzako hainbat eragile bildu dira Gasteizen, Eusko Legebiltzarraren aurrean, Aldatu Gidoia izeneko kanpaina aurkezteko. "Eusko Jaurlaritzaren kultura eta ikus-entzunezkoen politikak aldatu eta euskara erdigunean jartzearen aldeko kanpaina" gisa aurkeztu dute, eta hainbat erreibindikazio planteatu dizkiote Jaurlaritzari eta EITBri.
Bilbo Zientzia Plazak (BZP) hasiera emango dio EHUko Kultura Zientifikoko Katedraren ikasturte berriari, datorren astetik, irailaren 11tik 30era, Bilbon egingo den zientzia-dibulgazioko programarekin. 12 erakundek eta 75 hizlarik parte hartuko dute 2023ko BZP honetan. Osasun-ikerketa, Adimen Artifiziala eta zientzia eta umorearen arteko erlazioa izango dira gai nagusiak. Hitzaldiak, bakarrizketa zientifikoak, erakusketak, dokumental baten proiekzioa eta tailerrak egingo dira.
Duela egun batzuk igarri genuen joera, Googlek euskarazko emaitzak berriro goian jartzen hasia zela, baieztatu da Googleren iragarpen batekin, eta PuntuEus Fundazioak eman dituen datuekin eta balorazioarekin. Bilaketetan erabiltzen duen algoritmoa eguneratu du Googlek, eta PuntuEus-ek bere barne ikerketan aztertutako lagina berrikusi ondoren, euskarazko emaitzen kopurua %73 dela baieztatu du, non eta uztailean kopuru hau %50ean zegoenean.
Meta/Facebook enpresak garatu duen adimen artifizial eta itzulpen automatikoko SeamlessM4T aplikazioa oso ona iruditu zaigu. Euskara ulertzen du (adierazi gabe ze hizkuntzatan ari zaren), eta oso ondo itzultzen du. Zuzenean probatu ahal izan dugu hain zuzen Twitcheko eta Segura Irratiko zuzenekoan, hortxe demostrazioa eta froga.
Gaur, irailak 7, hasiko da NFL sasoia AEBetan, futbol amerikar profesionaleko denboraldia. Amaituko da datorren urteko Super Bowl LVIII delakoarekin, era honetako 58. finala. Kirol exotiko honen jarraipena euskaraz egiteko modu interesgarri bat izango dugu aurten. Iri_ondo txiolari euskalduna NFLz jakin behar den guztia azaltzen ari zaigu Txiolandian.
Udao Euskal Unibertsitateak eta BadaLab-ek ikertzaile gazteei zuzendutako proiektuen deialdia jarri dute martxan. Ikertzaile euskaldun gazteen arteko harremanak sendotzeko helburua du deialdiak, ezagutza-arlo ezberdinetako ikertzaileak elkarlanean aritzea, eta hortaz ikerketa taldeak (3 lagunez osatuak) aurkez daitezke.
Irailaren 26an, Donostian solasaldia: 'Testu feministen itzulpengintza: borrokarako beste tresna bat?. Hizlariak: Amaia Astobiza, Ana Morales eta Danele Sarriugarte. Streaming bidez ere emango dugu.
Hiart eta Iker beren bi umeekin ari dira bidaiatzen. Ez edonola, gainera, Groenlandia, Polinesia edo Hawaii bisitatzen uda honetan. Haurretako batek 1 motako diabetesa du eta euren blogean azaltzen dute prestaketaren unean zein bidaiatzeko orduan zer dakarren horrek: Munduari bira.
Adimen artifizialaren lehia eta garapenean Meta (Facebook-en enpresa izena iaztik) gogor ari da. Llama 2 izeneko LLM baten berri eman du berriki (LLM bat da, Large Language Model, hizkuntza modelo handi bat, adimen artifizialeko tresna berri gehienen oinarrian dagoen super-azpiegitura bat) eta haren inplementazioak ikusten hasi gara. Testu sorkuntzari dagokionez, emaitzak ez digu inpresio bereziki onik egin; baina audio ulertu eta itzultzeko garatu duten SeamlessM4T aplikazioa oso ona iruditu zaigu. Euskara ulertzen du (adierazi gabe ze hizkuntzatan ari zaren), eta oso ondo itzultzen du.
Irakurleen gutunen atalean agertu da, Argia aldizkarian, Joxe Migel Muguruza Eizagirrenen proposamena: "Hizkuntza greba". Dio Muguruzak: "Euskara erabiltzea ukatua eta oztopatua zaigun hainbat egoeretan, bidegabeki gehienetan, horri aurre egiteko tresna egokia izan daitekeela grebaren aldaera bat, Hizkuntza Greba, hain zuzen ere".
Ruper Ordorikak "Guria ostatua" diska atera zuenean esaten zuen herri guztietan zegoela Guria izeneko taberna bat, bilgune adin eta mota guztietako jendearentzat. Igual ez zen literala izenarekin. Baina kontsulta egin dut eta kalkulu-orri batean bildu ditut EH osoko tabernen izen arruntenak. Hau nola egin dudan azalduko dizuet.
Duela bi aste hil zen Joseba Intxausti, Jakin aldizkariko zuzendari izandakoa. Hari buruzko hil-oharrean artikulu bat aipatu genuen, gazte zela idatzi zuena, geuk bezala beste ohar batzuetan ere aipagai izan zena: Illobira bultzaka, euskarak bizirauteko behar zuen eredu eta jardunaz hausnarketa funtsezko bat, 1959. urtean idatzia. Besteak beste, Pruden Gartzia Euskaltzaindiko liburuzainak aipatu zuen berrargitalpena merezi zuela testuak. Horixe egin dugu, irudizko PDF-tik testu hutsera ekarrita hura. Ortografia originala errespetatu dugu.
Joan den astetik, Espainian piztu zen polemika batek oihartzunak nazioartera ere zabaldu ditu: eskatu gabeko ezpainetako musua eman zionean Luis Rubiales futboleko agintari federatiboak Jenni Hermoso jokalariari, honek ete bere selekziokideek Munduko Futbol Txapelketa irabazi ondoren. Ezpainetako musuak kalifikazio larria du, baina masail banatan bi musu ematea? emakumezkoei bai eta gizonezkoei ez?
Augustin Zubikarai Nobela Sariaren bekarako 2023ko deialdiaren oinarriak argitaratu dituzte Elkar argitaletxeak eta Ondarroako Udalak. Deialdira eleberriak idazteko proiektuak aurkez litezke, jatorrizkoak eta euskaraz sortuak, beste inondik moldatu gabeak eta aurretik saririk jaso edo argitaratu ez direnak. Urriaren 13a arte dago aurkezteko epea.
Eusko Jaurlaritza eta EHUko ikerketa talde batek antolatuta, Erdi Aroa Euskaraz zikloa antolatu dute datorren ikasturterako Gasteizen, irailean hasita. EHUko Letren Fakultateko gradu aretoan izango dira euskarazko hitzaldi hauek, abian diren ikerketei buruzko hitzaldi dibulgatiboak denak.