Teknologia albisteak

Mintza: mus lehiaketa Kanaldude telebistan

Sustatu
2024-02-23 : 08:56

Kanaldude Nafarroa Behereko tokiko telebista mus lehiaketa bat emititzen hasi da, Mintza izenekoa. Euskarazko telebistan ikusi gabekoa zela uste dugu eta oso berezia iruditu zaigu ideia eta errealizazioa ere.

Publizitatea

Reggaetoia detektatu eta Adimen Artifizialarekin blokeatzeko tresna

Sustatu
2024-02-22 : 11:35

Roni Bandiniren aldamenekoak Reggaetoia jartzen zuen egun osoz bere Bluetooth bozgorailuan. Nazkatuta, egoera horri aurre egiteko tresna bat garatu du: Reggaetoia blokeatzeko tresna, Reggaeton Be Gone

Sora: testu hutsetik bideo laburrak sortzeko tresna

Sustatu
2024-02-21 : 12:23

OpenAI adimen artifizialeko enpresak Sora aurkeztu zuen aurreko astean, testu hutsetik bideo laburrak sortzeko aukera ematen duen tresna. OpenAIk egin dituen gainerako iragarpenekin bezala, erreakzio andana sortu da sarean.

Adimen artifizialaz ikasteko bigarren mintegi birtuala

Sustatu
2024-02-15 : 08:51

Beñat Erezuma hasitako irakasleentzako adimen artifizialeko hiru ataleko ikastaroan (euskaraz noski), hurrengo txanda izango da otsailaren 22an gai honekim: Zein teknologia dago adimen artifizialaren atzean? Ikasketa automatikoa eta sakona. Online izango da Topagune Birtuala, dohainik.

Elhuyar Hiztegiak 60 milioi kontsultako muga gainditu du

2024-02-14 : 12:53
  • 2023an 60 milioi kontsultako muga gainditu du Elhuyar Hiztegia
  • Gero eta aukera gehiago daude hiztegia erabiltzeko:
    • Webguneko bisita-kopuruak % 9 egin du gora.
    • 000 deskarga baino gehiago ditu mugikorreko aplikazioak.
  • Hiztegiko edukia etengabe eguneratzen da, eta hizkuntza berdinzalea erabiltzen dela bermatzen da.

Kafea eta astrozitoak: depresioari buruzko ikuspegi berriak

Sustatu
2024-02-11 : 10:44

Kafea ez da bakarrik ezinbestekoa goizetan milioika pertsonarentzat mundu osoan. Ikerketa askok agerian utzi dute kafea edaten duten pertsonek probabilitate gutxiago dituztela 2. motako diabetesa, bihotzeko gaixotasunak, minbizi mota jakin batzuk edo depresioa garatzeko. Horrela, kafeak eta astrozitoen arteko harremana aztertuz, ikerketa berriek depresioaren tratamenduan aurrerapausoak eskaintzen dituzte, esperantza berriak irekiz.

 

Elhuyarrek Europako Parlamentuan aurkeztu du hizkuntza-teknologien eta adimen artifizialaren inguruan egiten duen lana

2024-02-08 : 12:44
  • Europako Parlamentuaren Estrasburgoko egoitzan egin duen agerraldian, Europako beste hizkuntza gutxiagotu batzuen esku jarri du Elhuyarrek bere esperientzia eta ibilbidea.
  • Jon Abril Olaetxea Elhuyarreko koordinatzaile nagusiak eta Igor Leturia Azkarate Oraiko hizketa-teknologien arduradunak agerraldia izan dute Gutxiengoen Batzordean.
  • François Alfonsi Berdeak-Europako Aliantza Librea alderdiko diputatu korsikarrak gonbidatuta izan dira Europako Parlamentuan.

 

Fujitsu eta Erresuma Batuko Postaren eskandalu informatiko eta judiziala

Sustatu
2024-02-05 : 09:15

2024 hasiera honetan inpaktua izan duen telesail bat Mr Bates vs The Post Office da. Lau atal dira, ikusteko ondo egina dago, eta inguruan entzun ez baduzu ere, Erresuma Batuan gobernu adierazpenak sortzera iritsi da. Kontatzen duena harrigarriki larria baita, 2000 eta 2015 urteen artean, Erresuma Batuko Posta Zerbitzuak, postetxeetan ezarrita zeukan Fujitsu etxearen kontabilitate sistemaren kontularitza okerraren erruz, ehundaka postetxe-arduradun jazarri zituen judizialki, espetxealdiak, kaleratzeak, isun ikaragarriak eta hainbat desastre pertsonal eraginez. Zergatik? Kontularitzak esaten zuelako postetxe-arduradunek lapurreta egiten zutela. Egia zein zen? Sistema informatikoak egiten zituen okerrak etengabe.

290 saltokik bat egin dute Elhuyarrek sustatutako “Otsailaren 11 erakusleihoak” ekimenarekin

2024-02-05 : 08:55

 

  • Emakume eta Neska Zientzialarien Nazioarteko Egunerako, “Otsailaren 11 erakusleihoak” ekimena jarri du martxan beste behin ere Elhuyarrek.
  • Otsailaren 1etik, emakume ikertzaileen irudiak ikusgai egongo dira Abanto-Zierbena, Barakaldo, Beasain, Bilbo, Deba, Elgoibar, Gueñes, Ibarra, Laudio, Ordizia, Plentzia eta Zarauzko hainbat saltokitan.
  • Bigarren urtez jarraian, 12 saltokitik gorako herrietan, ginkana egingo da mugikor bidez jolasteko.

Cinque Terre balitz bezala, baina Euskal Herrian: Soraluze

2024-02-04 : 12:28

Badira Euskal Herrian zatar izateko ospea duten herriak. Bat Eibar da, demostratua dagoena ez dela hain zatarra, bailara-zulo batean egoteagatik. Beste bat Soraluze da, hau ere besterik gertu Debabarrenean, haran sakonean sartua, Plaentxia edo Plazentzia ahoz bertakoentzat. Demostratuko dut lau irudirekin Soraluze ere ez dela itsusia, baizik eta oso ederra, Italiako Liguriako kostaldeko Cinque Terre gogoangarriko bezalako postal-herria baita.

Debabarreneko tokiko hedabideak: berrituta eta eskualde mailan elkarlotuta

2024-02-03 : 16:04

Tokikom web plataformara batutako hiru webgune berritu ireki dira azken egunetan, Drogetenitturri.eus, Ermuko eta Mallabiko informazioa ematen duena; Berriketan.eus Debako eta Itziarko albistegia; eta Barren Elgoibar eta Altzolako webgunea. Gainera, Debabarrena eskualderako edizio sistema bateratu beraren gainean egin dira webguneak, zeinean Plaentxia.eus webgunea ere badagoen jada, itxuraldaketarik igarri ez zaion arren.

Berria Ikasgela ikasleen lanekin aberasteko sariketa

Sustatu
2024-02-02 : 10:55

Berria Ikasgela ekimena 2021ean jarri zen martxan, Berria egunkariko eduki informatiboak eskolarako material didaktiko bihurtzeko asmoz. Aurten, beste ekarpen bat ere egongo da Ikasgela: ikasleek beraiek idatzi edo sortutako materialak (ikus-entzunezkoak ere barne), Gazteen Berria Ikasgela Sariketaren bitartez.

Mintegia Iruñean: Etorkin eta errefuxiatuak euskarara hurbildu

Sustatu
2024-02-01 : 10:20

Etorkin eta errefuxiatuak euskarara hurbiltzeko topaketa zikloa antolatu dute Iruñean. Lantxotegi elkartearekin eta honek abiatutako Kabia proiektuarekin elkarlanean antolatu du Laba topaguneak. Hilero saio bat euskara denen eskura egon dadin eta bihar, otsailak 2, lehenbizikoa izango da.

Wikiflix: Wikipediaren filmoteka, streaming modura

Sustatu
2024-01-31 : 09:32

Wikiflex da Wikipediako Netflix moduko bat. Entziklopedia libre globalaren multimedia atalean, Wikimedia Commons-en, hainbat ikus-entzunezko material daude, eskubidez libre izatera pasatu diren film asko barne. Programatzaile batek, Magnus Manke alemanak. horien ikuskatzerako interfaze erraz gisa sortu du Wikiflex.

Kultura Zientifikoko Katedra.eus

Sustatu
2024-01-30 : 10:57

EHUko Kultura Zientifikoko Katedra da zientzia dibulgaziora dedikatzen den EHUren adar bat. Juan Ignacio Perez Iglesias biologo eta errektore izandakoa du buru unitate akademiko honek, eta bulegoa dute Bilbon, Bizkaia eraikinean Ibaizabalen ondoan. Katedraren lana "ez da soilik kultura zientifikoa transmititzea, baizik eta zientzia espazio publikoan kokatzea eta ikusgarritasuna ematea" eta alde horretatik, Interneten ere presentzia nabarmena izan du zenbait kanal informatibo eusten. Horietako bat, Katedraren webgune nagusia, Zientzia.info izan da, baina orain eraldatu dute izena eta marka, webgunea Katedra.eus bilakatu delarik.

‹‹ Hurrengoak Aurrekoak ››