Euskal Herri osora hedatzen den euskara hutsezko gazte hilabetekaria da Gaztezulo. 2000 urtean hasi zuen bidea aldizkari gisa, baina egun askotariko euskarriak dituen proiektu komunikatibo osoa da. Gazteen topalekua.
Bete formularioa, bidali bideoa eta irabazi zure saria! Irabazleek, 1.200 euroko saria jasoko dute! Epea irekita dago maiatzaren 24a arte. Epaimahaia 2019ko edizio honetan Eneko Sagardoy eta Itziar Ituño aktoreek eta Maider Oleaga zinema-zuzendariak osatuko dute.
"Guretzat oso gogorra da baina aiton-amonentzat jasanezina; beldur dira beren biloben azken oroitzapena kartzela barruan izango ote den". Altsasuko gazte atxilotu eta presoen gurasoek Gaztezulori eskainitako elkarrizketatik.
GAZTEZULOk 18 urte bete ditu; adin nagusiko bilakatu dira! Horrekin batera, 200. zenbakia kioskoetara iritsi da azaroaren 9an. Gaur egun, paperezko edukiek bizi duten egoera zaila dela eta, ospatzeko moduko zifra iruditzen zaie, hori dela eta hainbat ekintza eta ezusteko antolatu dituzte. Batetik, 200. aldizkaria mardulagoa izango da, atal bereziak izango ditu eta azaleko protagonistak irakurleek aukeratuak izan dira.
Gaztezulok 2018. urteko bideo-lehiaketarako epea ireki du. Istorioak irudi bidez kontatzea gustuko baduzu, nagiak askatu eta hasi errodatzen!
Hasier Larrea Tamayo (Donostia, 1988) Gasteizen jaiotako donostiarra da. Industria Ingeniaritza eta urte hasieratik Forbes zerrendako kide. 29 urterekin espazioen erabileraren iraultza eragitea du misio. Horretarako, Ori izeneko sistema sortu du, orain arte ezagututako bizimodu-paradigma guztiak hautsiko dituen altzari robotizatuak.
Uda iristear da, eta harekin batera iritsiko dira musika jaialdien melodia eta zaratak. Hirietako markesina, zutabe eta hormetan dagoeneko aurki daitezke orotariko festibalen afixak: festibal txiki eta handiak, merke eta garestiak, rockeroak eta poperoak. Euren arteko ezberdintasunak ugariak dira, baina horiek denek badute zerbait komunean: emakume musikarien falta nabarmena.
Kultur arloko hainbat erreferentek Zer da kultura? planteamenduaren inguruko gogoeta egingo dute kamera aurrean. Espazio honek egungo ikuspegi kolektibo bat lortu nahi du, eta horretarako, gogoeta ezberdinetatik ateratako ondorioak plazaratuko ditugu. Kultur arloko eta diziplina ezberdinetan erreferente diren pertsonak izango dira protagonista. Dagoeneko ikusgai dago GTBren lehen saioa: Amancay Gaztañaga izango dugu lehen protagonista.
Apiriletik zabalik dago Gaztezuloren VIII. Bideo Lehiaketa. Dagoeneko jaso ditugu lehen bideoak, eta orain bozketen txanda da. Ea ba! Zuen lanik gogokoena bozkatzeko aukera duzue!
Harrituta utzi gaituzte Youtubeko txakur seriezale honen abileziak!
Ane Irazabal (Arrasate, 1984) Egipto, Gaza, Grezia, Mazedonia edota Italiatik zuzenean Euskal Herriko pantailetan sartu zaigu sarritan, mikrofonoa eskutan gure kontzientziak astindu nahian. Txikitan arkeologoa izan nahi bazuen ere, Ikusentzunezko Komunikazioan eta Historian graduatu zen. Azken honek errefuxiatuen egoeraren aurrekariak ikuspegi kritikotik ulertzeko balio izan dio. Bere testigantzaren sinesgarritasuna eta zintzotasuna Aneren identitate zeinu bilakatu dira dagoeneko.
Hemen da Gaizka Izagirreren Pantaila Txikian! Zer ote dakar zazpigarren kapituluan? Ia perfektuak diren telesailak daude. Gidoi biribilak dituztenak, plano perfektuak, interpretazio ikaragarriak, kokaleku ikusgarriak ikusteko aukera eskaintzen dutenak eta hitzik gabe uzteko gai diren sekuentziak dituztenak. Baina gaur, ez nator alde zoragarri guzti hori erakustera; ekoizpen guzti hauek zehatz-mehatz aztertzen baditugu, ziur akats txikiak ikus ditzakegula eta…
App erabiliena da WhatsApp, eta Euskal Herrian, gutxi dira mezuak bidaltzeko aplikazioa erabiltzen ez dutenak. Baina WhatsAppek ez du euskaraz egiten; egoera hori aldatzeko proposamena aireratu du iparra.eus atariak, eta zure laguntza behar dute, denen artean aplikazioa euskaratzen joateko. Zuk ere, Whatsappa euskaratu dezakezu!
Hemen da Gaizka Izagirreren PANTAILA TXIKIAN 1×6 bideo blog berria! Oraingoan, Euskal Herriak AEBetako telesailetan izan duen presentzia aztertu du…
“Munduko eskaera-plataformarik handiena”, dio ‘Change.org’ atariko claimak. Milioika herritar pasatu ei dira akziora. Eta milioika erabiltzaile horien inguruko informazioa bilakatu da salerosketa-gai. Change.org webgunean kontu edo profil bat abiarazten dutenek eskaera jakin bat argitara dezakete, ondoren bisitariek, nahi izanez gero, babes dezaten. Oro har, osasunari, hezkuntzari, justizia ekonomikoari edota ingurugiroari loturiko giza eskubideekin zerikusia duten aldarriak bildu ohi ditu.
Tradizio handiko kirola da esku pilota Nafarroan. Milaka zale ditu, lurralde osoan. Eta pilota eskolek, lan ona egiten dute, maila handia lortzen baitute haietatik irteten diren pilotariek. Profesionalen artean nafarren kopurua zein den zenbatzea besterik ez dago, horretaz jabetzeko. Gizonezkoak dira, jakina, mundu maskulinoa baita pilotarena. Badago, ordea, errealitate hori eraldatzeko lanean dabilenik. Emakumezkoen pilota elkartea sortu dute Iruñean, eta haien asmoaren adierazle den izena jarri diote: Aldatze.
Hemen da Gaizka Izagirreren Pantaila Txikian! Oraingoan, Game Of Thrones telesaileko neskak eta Stranger Things-eko haurrak elkarrizketatu ditu… Zer kontatu ote diote?
Ia urtebete darama Intxaurrondoko Elkarte Gastronomikoaren ‘Zaporeak’ proiektuak Kios greziar irlara Europako ametsei jarraika iritsitako errefuxiatuekin lanean. GKEek bete ezin duten ezinbesteko behar bat asetzen du elkarte gastronomiko honek, otorduak prestatuz eta banatuz. Kanpamentuetan bildutako milaka lagunek egunero bisitatzen dituzte, eta etengabe sukaldean lanean dabiltzan boluntarioak denen beharrak asetzen ahalegintzen dira.
Gogoratzen txikitan ordu luzez irentsitako marrazki bizidunekin? Iraganera bidaia nostalgiko ederra prestatu digu oraingoan Gaizka Izagirrek. GOAZEN LAGUNOK!