Teknologia albisteak

WhatsApp euskaratzen lagundu nahi duzu?

Erabiltzailearen aurpegia
2017-02-06 : 14:11

App erabiliena da WhatsApp, eta Euskal Herrian, gutxi dira mezuak bidaltzeko aplikazioa erabiltzen ez dutenak. Baina WhatsAppek ez du euskaraz egiten; egoera hori aldatzeko proposamena aireratu du iparra.eus atariak, eta zure laguntza behar dute, denen artean aplikazioa euskaratzen joateko. Zuk ere, Whatsappa euskaratu dezakezu!

Nola lagundu dezaket Whatsappa euskaratzen?

Hemen sakatzen baduzu, Whatsapp-en zerbitzu batera sartuko zara. Bertan izena eman eta aplikazioa euskaratzeko aukera izango duzu. Edozein dispositibotik egin daiteke, eta horrela, pixkanaka-pixkanaka, euskarara bideratzen joango da aplikazioa.

Itzulpenak berehala grabatzen dira, baina horrek ez du esan nahi Whatsapp-a momentuan euskaraz izango duzunik. Dena itzuli eta aplikazioak hala erabakitzen duenen soilik euskaraz erabili ahal izango duzu.

Informazio guztia hemen: GAZTEZULO.EUS

Erantzun

Sartu