Teknologia albisteak

VIII. Bideo Lehiaketa: bozkatu lanik onena!

Erabiltzailearen aurpegia
2017-05-19 : 16:09

Apiriletik zabalik dago Gaztezuloren VIII. Bideo Lehiaketa. Dagoeneko jaso ditugu lehen bideoak, eta orain bozketen txanda da. Ea ba! Zuen lanik gogokoena bozkatzeko aukera duzue!

Lanak entregatzeko epea apirilaren 7an ireki zen eta aste honetan itxiko da. Ondoren, epaimahaikideak hasiko dira lanean eta maiatza bukaeran jakitera emango ditugu irabazleen izenak eta ekaineko sari banaketa ekitaldian hainbat sorpresa izango dira.

Zuek ere zuen bozka emateko aukera duzue. Gogoratu: VIII. Bideo Lehiaketan boto gehien jasotzen dituen bideoak PUBLIKOAREN SARIA irabaziko du!! 

BOZKATU: GAZTEZULO.EUS

Oraindik ez duzula parte hartu?

Zure bideoa ere bidali nahi duzula? Lasai, hilaren 26a arte garaiz zabiltza. Istorioak irudi bidez kontatzea gustuko baduzu, hasi errodatzen! Maiatza bukaeran jakitera emango ditugu irabazleen izenak eta ekaineko sari banaketa ekitaldian hainbat sorpresa izango dira. 

  • LEHEN SARIA: 1.200 euro
  • BIGARREN SARIA: 300 euro

Hartu kamera! Sari potoloak dituzu zain!

INFORMAZIO GUZTIA: GAZTEZULO.EUS

Erantzun

Sartu

Publizitatea

Jarraitu sustatu.eus

E-postaz, mezuz mezu:

E-postaz, eguneko buletina:

  • rss ikonoa

»» Aukera gehiago