Teknologia albisteak

GAZTEZULOk aurkezten du: Gaztezulo Telebista

Erabiltzailearen aurpegia
2017-06-16 : 13:50

Kultur arloko hainbat erreferentek Zer da kultura? planteamenduaren inguruko gogoeta egingo dute kamera aurrean. Espazio honek egungo ikuspegi kolektibo bat lortu nahi du, eta horretarako, gogoeta ezberdinetatik ateratako ondorioak plazaratuko ditugu. Kultur arloko eta diziplina ezberdinetan erreferente diren pertsonak izango dira protagonista. Dagoeneko ikusgai dago GTBren lehen saioa: Amancay Gaztañaga izango dugu lehen protagonista.

Iraupen laburreko eta egungo kultur diziplina ezberdinetako eragileen elkarrizketak eta formatu txikiko emanaldiak eskainiko ditugu gaztezulo.eus webgunean eta GTB Youtubeko kanalean ere. Galderarik gabeko elkarrizketetatik abiatuta, GTBko protagonistek beren adierazpen artistiko eta kulturalak zabaltzeko erabateko askatasuna izango dute espazio honetan.

KULTURAREN ZABALKUNDEA

GAZTEZULO TELEBISTAN formatu askotako emanaldiak ikusteko aukera izango da: kontzertu akustikoak, irakurketak, inprobisazioak, performanceak...

GTBren izaera anitza adierazteko asmoz, musika, literatura eta arte eszenikoen hainbat protagonista aukertatu ditu, proiektuari hasiera emateko: ekainaren 22an, Jon Basaguren Izaki Gardenak musika taldeko abeslaria izangu dugu, eta ekainaren 29an berriz, Kattalin Miner idazlea eta feminismoan berezitutako ekintzailea.

Erantzun

Sartu