Teknologia albisteak

ASMOZ Fundazioa

Erabiltzailearen aurpegia

Etengabeko prestakuntzarako zentroa

Erabiltzailearen artikuluak

KulturGazte aplikazio berria argitaratu du Asmoz Fundazioak

2017-03-30 : 10:35

Asmoz Fundazioak, Eusko Jaurlaritzaren laguntzarekin, KulturGazte aplikazio mugikorra jarri du merkatuan. Aplikazio hau 18 eta 24 urte bitarteko gazteek musika eta antzerkiarekin zerikusia duten gai orokorrak ezagutu eta ikasteko dago pentsatua.

Ahozko eta idatzizko komunikazio gaitasuna nola hobetu

2017-01-26 : 09:33

Jendaurrean hitz egiten ikasi egiten dela diote adituek. Hainbat komunikazio egoerari aurre egiten abila izatea garrantzitsua da gaur egungo gizartean. Hiru zutarri daude komunikazio eraginkorraren atzean: PRESTAKUNTZA, LANA eta PRAKTIKA. Joxerra Garzia irakaslearen eskutik, jendaurreko komunikazio egoerei modu eraginkorrean erantzuten erakutsiko da ikastaro honetan.

Hizkuntza Plangintza graduondokoa – 16 urteko ibilbidea

2016-09-14 : 12:20

Hiznet Hizkuntza Plangintza graduondokoak 16 urteko ibilbidea beteko du aurten. Ikastaroak berak eskaintzen dituen edukiak dira irmotasun horren erakusle. Unibertsitate mailan soziolinguistika eta hizkuntza-plangintza lantzen dituen ikastaro bakarraz ari gara.

Giza eskubideak eta hedabideak Online doako ikastaroa

2016-07-14 : 09:53

Gipuzkoako Foru Aldundiak eta ASMOZ Fundazioak, “Giza eskubideak eta hedabideak” Online doako ikastaroa antolatu dute. Urriaren 17an hasiko da, baina izena emateko epea irekita dago webgune honetan. Informazio gehiagorako: 943 21 23 69 / gizaeskubideak@asmoz.org

Nola hobetu ahozko eta idatzizko komunikazio gaitasuna? - Ikastaroa apirilean

2016-03-03 : 11:39

Ondo moldatzen al gara jendaurrean hitz egin behar dugunean? Komunikazio-egoera ezberdinei aurre egiten asmatzen al dugu? Komunikatzeko trebetasuna oso garrantzitsua da norberaren ibilbide pertsonalaren zein profesionalaren garapenereko. Adituek diote komunikaziorako gaitasuna baliagarria dela pertsona autonomoagoak eta seguruagoak izateko. Era berean, jendaurrean hitz egiten ikasi egiten dela ere esaten dute adituek. Hainbat komunikazio egoerari aurre egiten abila izatea garrantzitsua da gaur egungo gizartean. Hiru zutarri daude komunikazio eraginkorraren atzean: PRESTAKUNTZA, LANA eta PRAKTIKA. Ahozko zein idatzizko komunikazioa hobetzeko, hemen duzue ikastaro-proposamen bat.

HTML5 estandarra sakontzen. Online Ikastaro Ireki Masiboa (MOOC)

2015-10-18 : 08:42

Asmoz Fundazioak UEUrekin elkarlanean eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntzarekin “HTML5 estandarra sakontzen” online ikastaro ireki masiboa (MOOC) antolatu du.

Kulturaren, Kultur Kudeaketaren eta Kultur Kudeatzaileen egungo erronkak

2015-09-26 : 09:58

Kulturaren, Kultur Kudeaketaren eta Kultur Kudeatzaileen egungo erronkak izeneko aurkezpen-jardunaldia antolatu du ASMOZek. Urriaren 1ean, ostegunean, izango da San Telmo Museoan.

Hizkuntza Plangintza Graduondokoa (EHU)

2015-06-24 : 14:25

Hiznet Hizkuntza Plangintza graduondokoak 15 urteko ibilbidea beteko du aurten. Ikastaroak berak eskaintzen dituen edukiak dira irmotasun horren erakusle. Unibertsitate mailan soziolinguistika eta hizkuntza-plangintza lantzen dituen ikastaro bakarraz ari gara.

Estatistika ekonomikoak ondo ulertzen al ditugu?

2015-04-24 : 12:03

Ekonomiari buruzko albisteetan gero eta arreta gehiago jartzen ari gara, halabeharrez. Komunikabideen ahotan maiz agertzen dira BPG, Per Capita Errenta, Defizita edota Zorra bezalako oinarrizko kontzeptuak. Baina, egiaz ondo ulertzen al ditugu kontzeptuok? Esaterako, ba al dakigu zer den Barne Produktu Gordina eta zertarako erabiltzen den? Eta badakigu zer diren  Defizita eta Zorra eta  zer-nolako ondorioak dituzten egungo errealitatean?

Nola hobetu ahozko eta idatzizko komunikazio gaitasuna

2015-02-06 : 08:51

Ondo moldatzen al gara jendaurrean hitz egin behar dugunean? Komunikazio-egoera ezberdinei aurre egiten asmatzen al dugu? Komunikatzeko trebetasuna oso garrantzitsua da norberaren ibilbide pertsonalaren zein profesionalaren garapenereko. Adituek diote komunikaziorako gaitasuna baliagarria dela pertsona autonomoagoak eta seguruagoak izateko. Era berean, jendaurrean hitz egiten ikasi egiten dela ere esaten dute adituek.

Bergarako Idazle Eskola: 11 urteko ibilbidea

2014-10-24 : 09:19

Bergarako Idazle Eskolak urriaren 25ean zabalduko ditu bere ateak. Idazketa eta sormena lantzeko gogoz dauden ikasleak sartuko dira bertara, aurten ere. Hitzak josten ikasteko trebezia eskuratu nahi duenak, badu oraindik horretarako aukera. 2003an sortu zen Idazke Eskola eta urte hauetan guztietan bere idazketa metodologia eta pedagogia garatu du. Euskal literaturan, testugintzan eta kulturgintzan bere arrastoa ere uzten ari dela esan daiteke. Idazle Eskolaren helburu nagusia da ikasleen idazteko gaitasuna hobetzea, idazteko erabil daitezkeen estrategia sortzaileak irakatsiz. Punta-puntuko euskal idazleak dira Idazle Eskolako irakasleak: Edorta Jimenez, Tere Irastortza, Pako Aristi, Xabier Lopez eta  Itziar Gomez

HTML5 estandarra ikasteko Online Ikastaro Ireki Masiboa (MOOC)

2014-10-22 : 08:50

Asmoz Fundazioak UEUrekin elkarlanean eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntzarekin HTML5 estandarra. Sarrera praktikoa” online ikastaro ireki masiboa (MOOC) antolatu du.

Lurralde-antolakuntzak hizkuntza-komunitatean duen eragina aztertzeko MOOC ikastaroa

2014-05-27 : 16:28

Gipuzkoako Foru Aldundiak, UEUk eta ASMOZ Fundazioak Lurraldea eta Hizkuntza: oinarriak, erronkak eta praktikak Online Ikastaro Ireki Masiboa (MOOC) antolatu dute, UEMA eta Kontseiluarekin elkarlanean.

Nola hobetu ahozko eta idatzizko komunikazio gaitasuna

2014-02-26 : 09:19

Ondo moldatzen al gara jendaurrean hitz egin behar dugunean? Komunikazio-egoera ezberdinei aurre egiten asmatzen al dugu? Komunikatzeko trebetasuna oso garrantzitsua da norberaren ibilbide pertsonalaren zein profesionalaren garapenereko. Adituek diote komunikaziorako gaitasuna baliagarria dela  pertsona autonomoagoak eta seguruagoak izateko. Era berean, jendaurrean hitz egiten ikasi egiten dela ere esaten dute adituek.

MOOCetan ikasten al da?

2013-12-04 : 10:56

Ba al dakizue zer diren MOOCak? Zeintzuk dira eskaintzen dituzten abantailak? eta desabantailak? Ikasteko egokiak al dira? Irakasteko aproposak? Asmoz Fundazioak, Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailaren eta Donostiako Udalaren laguntzarekin,  MOOCetan ikasten al da? jardunaldia antolatu du, ezagutza trukatu eta zabaltzeko gune gisa.

 

EHUk "Giza Eskubideak" graduondokoa antolatuko du

2012-11-06 : 16:12

"Giza Eskubideak" graduondokoa abian jarriko du EHUk,egun batzuren buruan, Eusko Ikaskuntzako Asmoz Fundazioarekin elkarlanean eta Gipuzkoako Foru Aldundiak eskaintzen dituen bekak lagun dituela.

UPV/EHUk antolatzen duen "Garapen jasangarria. Tokiko Agenda 21-en kudeatzailea" graduondokoa

2012-10-10 : 19:10

"Garapen jasangarria. Tokiko Agenda 21-en kudezatzailea" izeneko X. graduondokoa abiarazi du UPV/EHUk, Eusko Ikaskuntzako Asmoz Fundazioarekin elkarlanean eta Ihobe, Ingurumen Jarduketarako Sozietatea partaide dela. Graduondokoaren helburua da teknikari espezializatuak trebatzea Tokiko Agenda 21en aplikazioan eta tokiko/eskualdeko mailan garapen jasangarriaren interpretazioan.

‹‹ Hurrengoak