Teknologia albisteak

Hizkuntza Plangintza Graduondokoa (EHU)

Erabiltzailearen aurpegia
2015-06-24 : 14:25

Hiznet Hizkuntza Plangintza graduondokoak 15 urteko ibilbidea beteko du aurten. Ikastaroak berak eskaintzen dituen edukiak dira irmotasun horren erakusle. Unibertsitate mailan soziolinguistika eta hizkuntza-plangintza lantzen dituen ikastaro bakarraz ari gara.

Hizkuntzaren normalizazioan lanean aritzeko ezinbesteko trebakuntza eskaintzen du ikastaroak eta soziolinguistikaren ezagutza teorikoan zein euskalgintza aplikatuan itzal handia duten adituak dira irakasleak.

Ondoko helburu orokorrak ditu ikastaroak: soziolinguistikaren oinarrizko ezagutza ematea, hizkuntza diagnosiak edo azterketak egiteko lanabesak ematea, euskararen egoera orokorra azaltzea eta abian diren hainbat hizkuntza-plangintzen (udaletakoak, Eusko Jaurlaritzakoak, hezkuntza alorrekoak, lan mundukoak...) berri ematea.

2015/2016 ikasturtean izena emateko epea zabalik dago dagoeneko.

Datu orokor batzuk:

  • Zuzendaritza: Iñaki Martinez de Luna
  • Izen-ematea:  zabalik dago urriaren 16 arte
  • Iraupena: 2015eko azaroaren 13tik 2016ko uztailaren 29ra
  • Metodologia: online + aurrez aurreko lau saio
  • Titulua:  EHUko Berezko Titulua, Unibertsitateko Espezialista 

Hauxe da ikastaroaren webgunea: hiznet.asmoz.org

 Informazio gehiago:

ASMOZ etengabeko formakuntzarako zentroa

Tlf: 943 21 23 69 / hiznet@asmoz.org

 

Erantzun

Sartu