Teknologia albisteak

Hizkuntza Plangintza graduondokoa 2017, izen-ematea ireki da

Erabiltzailearen aurpegia
2017-09-21 : 12:09

Hiznet Hizkuntza Plangintza graduondokoak 17 urteko ibilbidea beteko du aurten. Ikastaroak berak eskaintzen dituen edukiak dira irmotasun horren erakusle. Unibertsitate mailan soziolinguistika eta hizkuntza-plangintza lantzen dituen ikastaro bakarraz ari gara.

Hizkuntzaren normalizazioan lanean aritzeko ezinbesteko trebakuntza eskaintzen du ikastaroak eta soziolinguistikaren ezagutza teorikoan zein euskalgintza aplikatuan itzal handia duten adituak dira irakasleak. Patxi Jauristi Larrinaga da EHUko graduondokoaren zuzendaria.

HIZNET Hizkuntza Plangintza graduondoko ikasleen zeregin nagusietako bat izan ohi da gai zehatz baten inguruko sakontze egitasmoa lantzea. Lan sakonak izaten dira gehienak, eta proiektu zabalago batzuen abiapuntu beste batzuk. Nolanahi den, interesgarriak guztiak.

2017/2018 ikasturtean izena emateko epea zabalik dago eta hauxe da webgunea: http://hiznet.asmoz.org/

Informazio gehiago: hiznet@asmoz.org

Erantzun

Sartu