Teknologia albisteak

Bergarako Idazle Eskola: 11 urteko ibilbidea

Erabiltzailearen aurpegia
2014-10-23 : 15:53

Bergarako Idazle Eskolak urriaren 25ean zabalduko ditu bere ateak. Idazketa eta sormena lantzeko gogoz dauden ikasleak sartuko dira bertara, aurten ere. Hitzak josten ikasteko trebezia eskuratu nahi duenak, badu oraindik horretarako aukera. 2003an sortu zen Idazke Eskola eta urte hauetan guztietan bere idazketa metodologia eta pedagogia garatu du. Euskal literaturan, testugintzan eta kulturgintzan bere arrastoa ere uzten ari dela esan daiteke. Idazle Eskolaren helburu nagusia da ikasleen idazteko gaitasuna hobetzea, idazteko erabil daitezkeen estrategia sortzaileak irakatsiz. Punta-puntuko euskal idazleak dira Idazle Eskolako irakasleak: Edorta Jimenez, Tere Irastortza, Pako Aristi, Xabier Lopez eta  Itziar Gomez

Idazle Eskola graduondokoaren 12. ikasturtea izango da aurtengoa:

-Zuzendaria: Tere Irastortza

-Ikasketa-lerroak: hari-narratiboak: (ipuina eta nobela), argudiaketa eta baliabide erretorikoak, iritzi artikuluak, gidoigintza, poesia , antzerkia...

-Graduondokoak bi urteko iraupena du (300 ordu)

- 2014/2015 ikasturteko iraupena:  2014ko urria- 2015eko ekaina

-Metodologia: aurrez aurreko saioak + online prestakuntza (aurrez aurreko saioak UNED-Bergarako egoitzan izaten dira larubat goizetan)

-Titulua: UNED Bergarako titulu propioa, Hezkuntza Sailak homologatua

-Antolatzaileak: UNED Bergara, Eletan Kultur Elkartea eta Asmoz Fundazioa


Graduondokoa modu presentzialean edo erdi presentzialean egin daiteke, eta gainera, hainbat idazlek eskaintzen dituzten moduluetara ere matrikula daiteke.

Ikastaroaren informazio guztia hemen daukazue: ieskola.asmoz.org edo http://www.idazten.com/

2014-2015 ikasturtean eskola hauetaz gain, beste hainbat idazlerekin solasaldiak izango dira: Bernardo Atxaga, Harkaitz Cano, Juan Kruz Igerabide eta Iñaki Zubeldia ariko dra hurrenez hurren.

Ehundik gora dira Idazle Eskolatik igaro diren ikasleak, eta asko dira liburua plazaratzeko aukera izan dutenak: Yoseba Peña, Karmerle Igartua, Unai Baztarrika, Maribel Aiertza, Ainara Maia... Prestakuntzaren magaletik, euskal literaturaren txokora hurbildu nahi duenari bultzada eman dakioke Idazle Eskolak.   

 

 

 

Erantzun

Sartu