Pasa den urtarrilean antolatu zen Lurraldea eta Hizkuntza
jardunaldian lurraldearen antolaketak hizkuntzei nola eragiten dien aztertu zen, eta gai horretan sakontzen jarraitzeko asmoz antolatu da ikastaroa.
Ikastaroaren helburuak hauek dira:
- Lurraldearen, hizkuntzaren eta hirigintzaren arteko harremanaz hausnartzea.
- Lurralde-antolakuntzako eta hirigintzako plan ofizialen hizkuntza-eraginaz hausnartzea.
- Lurralde mailako eraikuntza-proiektuen (etxebizitzak, ekipamenduak, azpiegiturak) hizkuntzaeraginaz hausnartzea.
- Eragin horren ondorioak aurreikusi eta lantzeko hurbilpen bat egitea.
Irakasleak:
- Unai Fernandez de Betoño
Arkitekto doktorea, UPV/EHUko irakaslea
- Natxo Cubero
Zuzenbidean doktorea, UPV/EHUko irakaslea
- Iñigo Urrutia
Zuzenbidean doktorea, UPV/EHUko irakaslea
- Miren Segurola
UEMAko koordinatzailea
Ikastaroa ekainaren 2an hasiko da eta 10 ordutako iraupena izango du. MOOC (Massive Online Open Course) formatuan eskainiko da; guztiz online, irekia, doakoa eta praktikara bideratua. Izen ematea zabalik dago.
Hauxe da ikastaroaren webgunea:
http://mooc.asmoz.org/
Erantzun
Sartu