Sustatu logoa Teknologia albisteak

HTML5 estandarra sakontzen. Online Ikastaro Ireki Masiboa (MOOC)

ASMOZ Fundazioa
2015-10-15 08:42

Ikastaro honetan, JavaScript erabiliz objektuetara zuzendutako programazioa landuko da, HTML5 eta JavaScripten egindako Web aplikazio aurreratuak araztatzen ikasiko da (Chrome DevTools tresneria erabiliz) eta alderdi aurreratu batzuk xehetasunez aztertuko dira: gertaera kudeatzaileak, WebSocketak, WebWorker-ak eta jQuery liburutegia. Bukatzeko, Tetris jokoaren bertsio erraz bat landuko da ikusitako guztia praktika batean lotzeko.

  • Hasiera-data: 2015eko urriak 26
  • Ordu kopurua: 10 ordu 
  • Hizkuntza: euskara 
  • Irakaslea: Juanan Pereira, UPV/EHUko irakaslea
  • Doakoa

Urriaren 26an hasiko da eta izena emateko epea irekita dago webgune honetan: http://asmoz.org/index.php/eu/mooc/html5-aurreratua

 

Erantzunak kargatzen...

Jarraitu gaitzazu