Ba al dakizue zer diren MOOCak? Zeintzuk dira eskaintzen dituzten abantailak? eta desabantailak? Ikasteko egokiak al dira? Irakasteko aproposak? Asmoz Fundazioak, Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailaren eta Donostiako Udalaren laguntzarekin, MOOCetan ikasten al da? jardunaldia antolatu du, ezagutza trukatu eta zabaltzeko gune gisa.
Puri-purian dago azkenaldian MOOC-en (Masive Open Online Course) gaia hezkuntza munduan eta galdera eta zalantza asko sortu dira ikastaro horien inguruan. Testuinguru honetan antolatu du Asmoz Fundazioak MOOCetan ikasten al da? doako jardunaldia. UEUrekin elkarlanean, Asmoz Fundazioak antolatu zuen euskarazko lehen MOOCa urte hasieran: Android programazioaren hastapenak. 400 pertsona baino gehiagok parte hartu zuten bertan eta esperientzia ona bezain aberasgarria izan zen.
Jardunaldiaren helburuak dira MOOC fenomenoa bere osotasunean ulertzea, MOOC eredu metodologikoari buruz eztabaidatzea eta negozio eredu horretan sakondu eta edonolako erakundeentzat egokia ote den aztertzea.
-Hizlariak: Ainhoa Ezeiza, Maite Goñi, Mikel Agirregabiria, Mertxe Badiola eta Juan José Calderón
-Non: Donostian, Koldo Mitxelena Kulturunean
-Noiz: 2013ko abenduaren 12an, 16:00tan
-Hizkuntza: ES
-Doakoa. Izen-ematea beharrezkoa
Hauxe da jardunaldiaren webgunea: http://mooc.asmoz.org
Erantzun
Sartu