Ondo moldatzen al gara jendaurrean hitz egin behar dugunean? Komunikazio-egoera ezberdinei aurre egiten asmatzen al dugu? Komunikatzeko trebetasuna oso garrantzitsua da norberaren ibilbide pertsonalaren zein profesionalaren garapenereko. Adituek diote komunikaziorako gaitasuna baliagarria dela pertsona autonomoagoak eta seguruagoak izateko. Era berean, jendaurrean hitz egiten ikasi egiten dela ere esaten dute adituek.
Hainbat komunikazio egoerari aurre egiten abila izatea garrantzitsua da gaur egungo gizartean. Hiru zutarri daude komunikazio eraginkorraren atzean: PRESTAKUNTZA, LANA eta PRAKTIKA. Ahozko zein idatzizko komunikazioa hobetzeko, hemen duzue ikastaro-proposamen bat:
Ahozko eta idatzizko komunikazio gaitasuna nola hobetu- Helburua: jendaurreko komunikazio-egoerei (ahozko zein idatzizkoei, lan alorrekoei zein maila pribatukoei) modu eraginkorrean aurre egiten ikastea.
- Irakaslea:
Joxerra Garzia Garmendia- Iraupena: martxoak 10 – apirilak 7
- Metodologia (online + aurrez aurreko saioak Donostian)
-
Egitaraua-Antolatzailea:
Asmoz Fundazioa Hauxe da ikastaroaren webgunea:
http://komunikazioa.asmoz.org
Erantzun
Sartu