Kulturaren, Kultur Kudeaketaren eta Kultur Kudeatzaileen egungo erronkak izeneko aurkezpen-jardunaldia antolatu du ASMOZek. Urriaren 1ean, ostegunean, izango da San Telmo Museoan.
Kultur arloko profesionalei zuzendutako prestakuntza-eskaintza zabala antolatu du ASMOZek 2015-2016 ikasturterako, eta aurkezpen-ekitaldi bat antolatu du ikastaroak ezagutarazteko. ASMOZen egitasmoa berria da eta helburua da kultur kudeaketa eremuko eragile, profesional eta teknikariei lan mundurako baliagarria izango zaien prestakuntza eskaintzea. Hori izango da, hain zuzen ere, datozen urteetan ASMOZen lan-ildo nagusietako bat. Donostia2016k diru-laguntzak emango ditu ikastaroetako parte-hartzaileentzako.
-Igor Arrizabalaga. Asmoz Fundazioko Zuzendaria.
-Xabier Paya. Donostia2016ko Kultur Zuzendaria (DSS2016).
-Aitzol Batiz. Kultiba, Kultur Aholkularitzako arduraduna.
-Álvaro Fierro. Ikertzailea. Urbegi Product Research.
-Ainara LeGardon. Musikaria.
-Miren Martin. Mkubica.
-Irene Basilio. Teatro Paraíso.
-Santi Noain. Arkitektoa eta musikaria.
Hauxe da jardunaldiaren webgunea: JARDUNALDIA
Gonbidatuta zaudete!
Erantzun
Sartu