Asmoz Fundazioak UEUrekin elkarlanean eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntzarekin “HTML5 estandarra. Sarrera praktikoa” online ikastaro ireki masiboa (MOOC) antolatu du.
HTML5 estandarrak elementu berri mordoa dakartza: denbora errealean eta 3D-n ere marraz daitekeen pintura-oihala, etiketak, mikrofonoarekin eta webcamarekin elkarreragiteko aukera, orriaren atal ezberdinak bereizteko etiketak, formularioetan kutxa mota berriak, grafiko bektorialak edo ekuazio matematikoak zuzenean txertatzeko aukera, off line gaudenean web aplikazioek datuak gordetzeko APIa, arrastatu eta jaregiteko APIa, networking-erako APIa, geolokalizaziorako APIa... Ikastaro honetan eskaintzen dituen aukera berriak aztertuko dira eta Interneteko nabigatzaileek jada inplementatuta dituzten atalak praktiken bidez ikasiko dira.
• Hasiera-data: 2014ko urriak 27
• Ordu kopurua: 10 ordu
• Hizkuntza: euskara
• Irakasleak: Juanan Pereira, UPV/EHUko irakaslea, eta Igor Leturia, Elhuyarreko kidea
Erantzun
Sartu