DAITEKE Gizarte Aholkularitza eta Eusko Ikaskuntzako Asmoz Fundazioak KLIKATU izeneko proiektua aurkeztu dute. Proiektu horren helburuak, Donostialdeko eta Beterri-Buruntzako eskualdeetan kualifikazio txikia duten eta langabezian dauden 55 urtetik gorako edo 30 urtetik gorako biztanleen gizarteratze soziala eta digitala sustatzea da. Era horretan, hartzaileen eten digitala murriztu eta zerbitzu publiko eta pribatuetarako, prestakuntzarako eta lan-merkaturako sarbidea hobetu nahi da. Pertsonak ahaldunduta sentitzen ez badira, benetan zaila da aldaketara egokitzeko moduan sentitzea; hori dela eta, ezinbestekoa da ahalduntzea eta gaitasun digitalak eskuratzea.
Klikatu egitasmoaren helburuak betetzeko, otsailaren 15etik martxoaren 31ra arte luzatuko den formakuntza antolatu da. Formakuntza honek, aurrez aurreko saioak eta online bidezkoak izango ditu:
AURREZ AURREKO SAIOAK:
Prestakuntzak astean aurrez aurreko saio bat du. Ikastaroak, guztira, 6 aurrez aurreko saio izango ditu (15 ordu).
Aurrez aurreko saioak 8 ikasleko 3 taldetan banatuko dira eta astean behin izango dira. Saioak astelehen, astearte edo asteazkenetan izango dira, taldearen arabera.
Ordutegia: 14:30 – 16:30
Lekua: Barrio Florida Auzoa 28, Hernani (Gipuzkoa)
ONLINE SAIOAK:
Online saioak ostegun eta ostiraletan emango dira.
Ekimenaren informazio osatua eskuratzeko eta izena emateko, honako webgunera jo behar duzu: https://asmoz.org/eu/producto/klikatu-eus/
Erantzun
Sartu