Teknologia albisteak

Estatistika ekonomikoak ondo ulertzen al ditugu?

Erabiltzailearen aurpegia
2015-04-23 : 11:03

Ekonomiari buruzko albisteetan gero eta arreta gehiago jartzen ari gara, halabeharrez. Komunikabideen ahotan maiz agertzen dira BPG, Per Capita Errenta, Defizita edota Zorra bezalako oinarrizko kontzeptuak. Baina, egiaz ondo ulertzen al ditugu kontzeptuok? Esaterako, ba al dakigu zer den Barne Produktu Gordina eta zertarako erabiltzen den? Eta badakigu zer diren  Defizita eta Zorra eta  zer-nolako ondorioak dituzten egungo errealitatean?

Datu ekonomikoak ondo aztertzeko eta garrantzia handiko kontzeptuak ondo uler daitezen, EUSTAT Euskal Estatistika Erankundeak Ekonomia arloko estatistika ofizialak interpretratzen MOOC (Massive Open Online Course)  online ikastaro irekia antolatu du Asmoz Fundazioarekin batera. Kontzeptu ekonomikoak argi izateko eta datuak zuzen interpretatzeko beharra duten guztientzat lagungarria izango da ikastaroa: 

 Ekonomia arloko estatistika ofizialak interpretatzen

 -Helburuak: estatistika-datuak interpretatu eta alderatzen ikastea, oinarrizko adierazle ekonomikoak aztertzea eta estatistika ofizialetako webguneetan informazioa nola bilatu irakastea.

-Egitaraua: Estatistika ofizialak, BPG, Per capita errenta, Defizita eta Zorra, KPI eta Txirotasun-atalasea

-Iraupena: ekainak 1- ekainak 30 (10 ordu)

-Prezioa: DOAKOA

-Hizkuntza: Euskara edo gaztelania

Hauxe da ikastaroaren webgunea: http://mooc-eustat.asmoz.org

 

 

 

Erantzun

Sartu