Hiznet Hizkuntza Plangintza graduondokoak XX urteko ibilbidea beteko du aurten. Ikastaroak baliabide interesgarriak ere eskaintzen dizkio gizarteari: ikasleen ikerketa-lanak. Urtez urte, soziolinguistikaren inguruko ikerketa corpusa osatzen joan garela esan daiteke.
Hiznet Hizkuntza Plangintza graduondokoak XX urteko ibilbidea beteko du aurten. Ikastaroak baliabide interesgarriak ere eskaintzen dizkio gizarteari: ikasleen ikerketa-lanak. Urtez urte, soziolinguistikaren inguruko ikerketa corpusa osatzen joan garela esan daiteke.
2019/2020 ikasturteko ikasleen lanak hasi gara webgunean zintzilikatzen. Lanen artean, honako hauek topa ditzakezue, esaterako:
Ondoko helburuak ditu ikastaroak: soziolinguistikaren oinarrizko ezagutza ematea, hizkuntza diagnosiak edo azterketak egiteko lanabesak eskaintzea, euskararen egoera orokorra azaltzea eta abian diren hainbat hizkuntza-plangintzen (udaletakoak, Eusko Jaurlaritzakoak, hezkuntza alorrekoak, lan mundukoak...) berri ematea.
Graduondoko ikasleen zeregin nagusietako bat da gai zehatz baten inguruko sakontze-egitasmoa lantzea. Ikasleek aukeratzen dituzte aztergaiak: enpresa/erakunde jakinetako hizkuntza-plangintzak, udalerri jakinetako euskararen egoera, sare sozialak eta hizkuntzak, eleaniztasuna hezkuntzan, lidergoa, motibazioa... Irakasle-adituak izaten dituzte alboan ikasleek lana aurrera eramateko. 2020/2021 ikasturtean ondokoak izan dituzte, esaterako: Kike Amonarriz, Patxi Juaristi, Iñaki Martinez de Luna…
Lan sakonak izaten dira gehienak, eta proiektu zabalago batzuen abiapuntu beste batzuk. Nolanahi den, interesgarriak guztiak. Gai horien inguruko interesa duenak, badu zer irakurria! Ikastaroaren webgunea hauxe da: https://hiznet.asmoz.org/
Informazio gehiago: hiznet@asmoz.org // Tlf: 943 21 23 69
Erantzun
Sartu