Ahozko eta idatzizko komunikazio gaitasuna nola hobetu
Jendaurrean hitz egiten ikasi egiten dela diote adituek. Hainbat komunikazio egoerari aurre egiten abila izatea garrantzitsua da gaur egungo gizartean. Hiru zutarri daude komunikazio eraginkorraren atzean: PRESTAKUNTZA, LANA eta PRAKTIKA. Joxerra Garzia irakaslearen eskutik, jendaurreko komunikazio egoerei modu eraginkorrean erantzuten erakutsiko da ikastaro honetan.
Jendaurreko komunikazio-egoerei (ahozko zein idatzizkoei, lan alorrekoei zein maila pribatukoei) modu eraginkorrean aurre egiten ikastea da helburu nagusia.
Praktikan oinarrituriko metodologia du ikastaroak; internet bidezko 15 ikastordu eta tailer praktikoak (aurrez aurreko 16 ikastordu) ditu. Learning by doing metodologiak praktikari lehentasuna ematen dio izena ematen dutenen parte-hartze aktiboaren bitartez.
Irakaslea: JOXERRA GARZIA
Iraupena: Martxoak 6 - Martxoak 31 (31 ordu)
Antolatzailea: Asmoz Fundazioa
Erantzunak kargatzen...