
Bergarako Idazle Eskolak urriaren 25ean zabalduko ditu bere ateak. Idazketa eta sormena lantzeko gogoz dauden ikasleak sartuko dira bertara, aurten ere. Hitzak josten ikasteko trebezia eskuratu nahi duenak, badu oraindik horretarako aukera. 2003an sortu zen Idazke Eskola eta urte hauetan guztietan bere idazketa metodologia eta pedagogia garatu du. Euskal literaturan, testugintzan eta kulturgintzan bere arrastoa ere uzten ari dela esan daiteke. Idazle Eskolaren helburu nagusia da ikasleen idazteko gaitasuna hobetzea, idazteko erabil daitezkeen estrategia sortzaileak irakatsiz. Punta-puntuko euskal idazleak dira Idazle Eskolako irakasleak: Edorta Jimenez, Tere Irastortza, Pako Aristi, Xabier Lopez eta Itziar Gomez.
Asmoz Fundazioak UEUrekin elkarlanean eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntzarekin “HTML5 estandarra. Sarrera praktikoa” online ikastaro ireki masiboa (MOOC) antolatu du.
Ba al dakizue zer diren MOOCak? Zeintzuk dira eskaintzen dituzten abantailak? eta desabantailak? Ikasteko egokiak al dira? Irakasteko aproposak? Asmoz Fundazioak, Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailaren eta Donostiako Udalaren laguntzarekin, MOOCetan ikasten al da? jardunaldia antolatu du, ezagutza trukatu eta zabaltzeko gune gisa.
"Giza Eskubideak" graduondokoa abian jarriko du EHUk,egun batzuren buruan, Eusko Ikaskuntzako Asmoz Fundazioarekin elkarlanean eta Gipuzkoako Foru Aldundiak eskaintzen dituen bekak lagun dituela.
"Garapen jasangarria. Tokiko Agenda 21-en kudezatzailea" izeneko X. graduondokoa abiarazi du UPV/EHUk, Eusko Ikaskuntzako Asmoz Fundazioarekin elkarlanean eta Ihobe, Ingurumen Jarduketarako Sozietatea partaide dela. Graduondokoaren helburua da teknikari espezializatuak trebatzea Tokiko Agenda 21en aplikazioan eta tokiko/eskualdeko mailan garapen jasangarriaren interpretazioan.