"Zientzia eta Giza Eskubideak COVID-19aren garaian" online ikastaroaren hirugarren edizioa izango da. Aurreko edizioetan bezala, Mikel Mancisidor doktorea, irakalea eta “Comité de Derechos Económicos, Sociales y Culturales (CESCR)”-eko kidea izango da irakaslea. Ikastaroaren plataforma maiatzaren 31ean ireriko da. Izen emate epea zabalik dago, eta matrikulazioa dohakoa da. 30 euroko fiantza ordaindu beharko da hasieran eta ikastaroa amaitzan itzuliko zaie ikastaroa burutu duten ikasle guztiei.
Ikastaroaren helburuak zientziarako giza eskubidearen jatorria, eduki arauemailea eta elementuak sakon aztertzea eta une historiko jakin honetan zientziarako giza eskubideak duen garrantziari buruz eta etorkizuneko erronkak hobeto ulertzen nola lagun diezagukeen hausnartzea dira.
Ikastaroa bi multzotan banatuko da. Lehenbizikoaren helburua da ikasleei Zientziarako Eskubidea ulertzeko behar diren oinarri juridiko eta instituzionalei buruzko oinarrizko informazioa ematea, gero hartan sakondu ahal izan dezaten.50 minutuko bideokonferentzia bidezko bi klaseren bidez egingo da, eta aldez aurreko nahitaezko irakurketak burutu dira.
Izen emate epea zabalik dago hemen.
Erantzun
Sartu