Teknologia albisteak

ASMOZ Fundazioa

Erabiltzailearen aurpegia

Etengabeko prestakuntzarako zentroa

Erabiltzailearen artikuluak

Web sorkuntza HotGlue-rekin, saioa azaroaren 12an

2024-11-07 : 10:29

Asmoz Fundazioak eta ARTEK[LAB]-ek HotGlue programa irekiarekin web-orri bat sortzeko saioa/ikastaroa antolatu dute azaroaren 12an. Saioa azaroaren 12an izango da, 9: 30etan, eta Jaime de los Riosek zuzenduko du, ARTEK[LAB]-eko sortzaile eta zuzendaria, hedabide berrien artista, cracker eta sareko aktibista dena.

Doako online ikastaroak, euskaraz: Bertsolaritza XXI. Mendean, Emakumeen Aurkako Indarkeria eta Komunikazio Eraginkorra

2024-10-09 : 09:09

UNED-Bergara Ikastetxe Elkartuak, Eusko Jaurlaritzaren babesarekin, doako hainbat ikastaro eskainiko ditu euskaraz urri-azaro bitartean. Ikastaroak Asmoz Fundazioak koordinatuko ditu eta guztiz online izango dira.

 

“Eskubideak ikasten” lehiaketa abian jarri da TikTok sare sozialaren bidez eskubideak zabaltzeko

2024-04-25 : 08:57

Eusko Ikaskuntzaren Asmoz Fundazioak, lankidetzan UN EtxearekinEskubideak ikasten giza eskubideen inguruko dibulgazio eta sentsibilizazio lehiaketa abian jarri du TikTok sare sozialean. Lehiaketa 14 eta 16 urte bitarteko gazteei zuzenduta dago, giza eskubideei buruz hausnartzeko eta gogoeta pizteko.

YoGoe4Life proiektuaren aurkezpenak Beasainen eta Tolosan

2024-01-17 : 08:43

Instituto del Queso, Goenaga Esnekiak, Glucovibes eta Eusko Ikaskuntzako Asmoz Fundazioarekin batera, YoGoe4Life proiektua garatzen ari da, Gipuzkoako Foru Aldundiko Etorkizuna Eraikiz (Misioak) dirulaguntzari esker. Proiektua aurkezteko saioak prestatu dira Beasainen eta Tolosan. 

Pilota Fandom, arte digitala eta euskal pilota elkarlotzen dituen proiektua

2023-12-14 : 10:17

Eusko Ikaskuntzako Asmoz Fundazioa, Jaime de los Ríos artista eta Bakarts enpresa Pilota Fandom proiektua gauzatzen ari diraartea eta teknologia berriak uztartuz, pilota ikusle gazteekin konektatzeko erronkari ekiteko. 

Euskal kulturari buruzko doako online ikastaroak: Memoria Historikoa, Itsas Historia eta Chillida

2023-10-12 : 11:16

UNED-Bergara Ikastetxe Elkartuak, Eusko Jaurlaritzaren babesarekin, euskal kulturaren arloan doako hainbat  ikastaro eskaintzen ditu, guztiak urri bukaera eta azaro hasiera bitartean hastekoak. Ikastaroak Asmoz Fundazioak koordinatuko ditu eta guztiz online izango dira.

Bideojokoen kazetaritzaren gakoak ezagutu nahi? Abian da "Gamer Kazetari" proiektua

2023-03-09 : 09:55

Bideojokoen kazetaritzak zure jakinmina pizten al du? Ba al dakizu bideojokoen arloko analisi, albiste edo erreportajea sortzen? Eusko Ikaskuntzaren Asmoz Fundazioak "Gamer Kazetari" proiektua sortu du Ikasplay-rekin batera, 14-26 urte bitarteko gazteei bideojokoei buruzko kazetaritza multimedia euskaraz egiten erakusteko bideo eta gidalerroekin. Egitasmo honek Eusko Jaurlaritzaren Kultura eta Hizkuntza Politika Sailaren laguntza jaso du. 

Folkloremix jardunaldia: euskal musika tresna tradizionak eta elektronika uztartzen

2023-02-09 : 09:15

Doako jardunaldia Donostian, martxoaren 15ean, euskal musika instrumentu tradizionalak eta musika elektronikoaren sorkuntza uztartuz: Folkloremix jardunaldia, Eusko Ikaskuntzaren Asmoz Fundazioak antolatua, Donostia Hezkuntzaren laguntzarekin. Jardunaldi honetan, Euskal Herriko musika instrumentu tradizionalak ezagutuko ditugu, eta instrumentu horietatik ateratako soinuak edo "sampleak" musika elektronikoarekin nahasteko gakoak jasoko ditugu.

Euskal kulturari buruzko doako online ikastaroak: dantzak, musika klasikoa, kastellogia, euskal zinema

2022-10-16 : 09:12

UNED-Bergara Ikastetxe Elkartuak, Eusko Jaurlaritzaren babesarekin, euskal kulturaren arloan doako hainbat  ikastaro eskaintzen ditu, guztiak urri bukaera eta azaro hasiera bitartean hastekoak. Ikastaroak Asmoz Fundazioak koordinatuko ditu eta guztiz online izango dira.

Folkloremix: sortu musika elektronikoa euskal instrumentuen grabazioekin (sariak daude)

2022-10-10 : 16:47

18 eta 30 urte bitarteko gazteei zuzendutako Folkloremix musika sorkuntza bultzatzen duen lehiaketa abiatu du Asmoz fundazioak. Hala, gazteak gonbidatu dituzte musika elektronikoko pieza bat grabatzera, lehiaketarako beren beregi grabatutako euskal instrumendu tradizionalen sampleak erabiliz; sample horiek Folkloremix webgunean aurki daitezke.

 

Deskonexioa: sentsibilizazio eta trebakuntza teknologien erabilerari buruz

2022-07-06 : 12:02

Daiteke aholkularitza sozialeko bulegoak etra Asmoz Fundazioak batera gauzatu duten proiektua da Deskonexioa. Teknologien erabilerari buruzko sentsibilizazio eta trebakuntza proiektu esperimenatla izan da, eta hezkuntza eragile ezberdinekin lankidetza-sare zabala izan du. Bildurako datuen artean, DBH1 eta DBH2ko ikasleen artean, 10etik bakarrak ez duela sare sozialik erabiltzen.

Gai izango zinateke Iparraldeko kanta tradizional bat aipatzeaz?

2022-06-02 : 09:44

Tradizio oralak ezinbesteko garrantzia izan duen herria gara, baina, mugetatik kanpo dagoena, guztiz ezezaguna da guretzako. Enbor beretik adaxka berriak ekimenaren bidez, Hegoaldeko kantak Iparraldeko neska-mutikoei eta, Iparraldeko kantak, Hegoaldeko neska mutikoei erakutsi nahi dizkiegu.

Zientzia, teknologia eta Giza Eskubideak ikastaroa

2022-02-24 : 17:44

Bi urte luze eta gogor izan dira pandemiarenak, baina, azkenean, tunel luze eta ilun honen amaierara iristen ari garela dirudi. Batetik, zientzia eta teknologiaren birusaren inguruan egindako aurrerapenei esker; eta bestetik, gizarteak, neurri batean, izan duen jarrera positiboari esker.

BELAUNALDIAKlab: lan-bizitzari buruzko ezagutzak partekatzeko gunea

2021-11-30 : 15:43

Daiteke Gizarte Aholkularitzak, Asmoz Fundazioak eta Gipuzkoa Etorkizuna Eraikiz programak aurrera eramandako proiektua da, belaunaldi ezberdinen arteko elkarrizketa bultzatzea helburu duena.

" Migrazioak klima-aldaketaren testuinguruan" online ikastoroko edizio berria antolatu du Asmoz Fundazioak

2021-05-12 : 09:15

Ikastaroak 15 orduko iraupena izango du, doakoa da eta gazteleraz emango da. 

"Zientzia eta Giza Eskubideak COVID-19aren garaian" online ikastaroaren hirugarren edizioa antolatu du Asmoz Fundazioak

2021-05-11 : 15:47

"Zientzia eta Giza Eskubideak COVID-19aren garaian" online ikastaroaren hirugarren edizioa izango da. Aurreko edizioetan bezala, Mikel Mancisidor doktorea, irakalea eta  “Comité de Derechos Económicos, Sociales y Culturales (CESCR)”-eko kidea izango da irakaslea. Ikastaroaren plataforma maiatzaren 31ean ireriko da. Izen emate epea zabalik dago, eta matrikulazioa dohakoa da. 30 euroko fiantza ordaindu beharko da hasieran eta ikastaroa amaitzan itzuliko zaie ikastaroa burutu duten ikasle guztiei. 

Klikatu: izan sortzailea, eraginkorra eta digitala. Ahaldundu zaitez!

2021-01-26 : 14:53

DAITEKE Gizarte Aholkularitza eta Eusko Ikaskuntzako Asmoz Fundazioak KLIKATU izeneko proiektua aurkeztu dute. Proiektu horren helburuak, Donostialdeko eta Beterri-Buruntzako eskualdeetan kualifikazio txikia duten eta langabezian dauden 55 urtetik gorako edo 30 urtetik gorako biztanleen gizarteratze soziala eta digitala sustatzea da. Era horretan, hartzaileen eten digitala murriztu eta zerbitzu publiko eta pribatuetarako, prestakuntzarako eta lan-merkaturako sarbidea hobetu nahi da. Pertsonak ahaldunduta sentitzen ez badira, benetan zaila da aldaketara egokitzeko moduan sentitzea; hori dela eta, ezinbestekoa da ahalduntzea eta gaitasun digitalak eskuratzea.

Sortu eta Play: euskaraz sor eta izan zaitez youtuber edo streamer

2021-01-19 : 12:13

Eusko Ikaskuntzako Asmoz Fundazioak eta Game Erauntsiak Sortu eta Play izeneko webgunea eta Youtube katea sortu dute, Eusko Jaurlaritzaren Kultura eta Hizkuntza Politika Sailaren laguntzarekin. Helburua gazteei eduki dibulgatzaile eta entretenimenduzkoak egiteko gakoak eskaintzea da, euskaraz ariko diren youtuber eta streamerrak sortu eta indartzearren. 

Soziolinguistikaren inguruko ikerketa-lan berriak argitaratu ditu HIZNET graduondokoak

2020-10-07 : 16:39

Hiznet Hizkuntza Plangintza graduondokoak XX urteko ibilbidea beteko du aurten. Ikastaroak baliabide interesgarriak ere eskaintzen dizkio gizarteari: ikasleen ikerketa-lanak. Urtez urte, soziolinguistikaren inguruko ikerketa corpusa osatzen joan garela esan daiteke.

Hizkuntza Plangintza graduondokoa 2017, izen-ematea ireki da

2017-09-24 : 12:09

Hiznet Hizkuntza Plangintza graduondokoak 17 urteko ibilbidea beteko du aurten. Ikastaroak berak eskaintzen dituen edukiak dira irmotasun horren erakusle. Unibertsitate mailan soziolinguistika eta hizkuntza-plangintza lantzen dituen ikastaro bakarraz ari gara.

Aurrekoak ››