Teknologia albisteak

Pilotako finalean, ETBren aldarrikapena.

Erabiltzailearen aurpegia
2014-06-29 : 23:43

Administrazioan Euskaraz Taldeak bultzatutako ekintzaren bidez (pankarta baten erakusketa), Donostiako Atano III frontoian, pilotako buruz buruko finalean, Nafarroan ETBren egoera salatu dugu.

UPN: ETB ikusi nahi dugu!

Igande honetan Nafarroako etxe askotan ezin izan da buruz buruko finala ikusi, eta hala izan da Nafarroako Gobernuak ahal duen guzia egiten duelako Nafarroan ETB ez dadin LTD bidez ikusi. Hori salatu nahi dugu, baina gure kezka nagusia ez da finala, bistan da, gure kezka nagusia euskara da.

Euskara gure hizkuntza da, eta, beraz, gure eskubidea da euskarazko hedabide publikoak Nafarroan normal hartu ahal izatea. Ordea, hainbat traba tekniko eta legal ditugu euskarazko komunikabide horiek hartzeko. Bereziki larria da ETB3-ren kasua: Haurren telebista da, marrazki bizidunak euskaraz ematen ditu, eta horren faltak kalte handia ekartzen digu euskarari eta euskaldunoi.

Hau da euskarazko hedabide publikoen egoera Nafarroan:

- ETB1: Telebista analogikoan bakarrik ikus daiteke.

- ETB3 (haurrentzako telebista): Ez da ikusten ez analogikoan ez digitalean.

- Euskadi irratia: Nafarroako leku batzuetan ezin da hartu.

- Gaztea irratia: Iruñerrian, Nafarroako euskaldun gehienak bizi diren tokian, ezin da hartu, edo oso gaizki. Hona hemen Estatu Espainolak Europan hartutako konpromisoa, Nafarroan betetzen ez dena:

“Eremu urriko hizkuntza (...) hitz egiten duten hurbileko herrialdeetako biztanleek irrati- eta telebista-emisioak modu zuzenean jasotzeko askatasuna (...), eta irrati- eta telebista-emisioen aurka EZ egitea.” (Eskualdeetako edo Eremu Urriko Hizkuntzen Europako Ituna, 11.2 artikulua).

Egoera hau salatzera bildu gara pilotako buruz buruko finalean.


Erantzun

Sartu