Lan asko San Ferminetarako. Antza denez, gehiegi, lan hori behar bezala egiteko. Kartel guzti-guztietan urratu du Euskararen Ordenantzaren arau berria.
SAN FERMINETAKO KARTELETAN, IRUÑEKO UDALAREN PREBARIKAZIOA.
Administrazioan Euskaraz Taldeak San Ferminetan Iruñeko Udalaren jokaera salatu nahi du.
2012ko uztailaren 5etik indarrean dago Iruñeko kartelei buruzko arau berria, Euskararen Odenantzan txertatuta: “Iruñeko Udalaren eskumena den hizkuntza-paisaian euskarak eta gaztelaniak presentzia berbera izanen dute, eta, horrenbestez, edukia, tamaina eta kontrastea berberak izanen dira bi hizkuntzetan, plaken, seinaleen, kartelen eta hizkuntza-paisaiaren gainontzeko elementuen errotulazioan”.
San Ferminetan hainbat kartel jarri behar izan du Iruñeko Udalak eta bere betiko jokaerari eutsi dio, inertzia indartsu batek bultzatuko balu bezala.
Komunak non dauden adierazteko panelez bete du Iruñea. Labrit frontoiaren inguruan eremu bat gorde du autobusentzat eta hori kartelez iragarri. Labriteko aldapa moztuta zegoela adierazi behar izan du beste kartel batean. Runako Feria-Lekua iragarri du bera inguratu duten hesietan. Era berean, hesi horiek erabili ditu Iruñearen inguruko informazioa jartzeko. Feria-Lekuko ikuskizunen zerrenda ere jarri du atarian.Lan asko San Ferminetarako. Antza denez, gehiegi, lan hori behar bezala egiteko. Kartel guzti-guztietan urratu du Euskararen Ordenantzaren arau berria.
Berdin zaio. Helegiteen beldur ez da. Dagoeneko kartel horiek guztiak desagertu dira. Baina horrek izen bat du: Prebarikazioa.
Ekipajea uzteko Bulegoko arauak, bai, euskaraz jarri zituen, itzulpen automatikoa erabilita. Ordenantzan zehaztu beharko al da euskarazko testu ulertezinek ez dutela balio?
https://twitter.com/ReyesIlintxeta/statuses/487346128749617153
Erantzun
Sartu