Teknologia albisteak
1

ETB ikusi nahi dugu!

Erabiltzailearen aurpegia
2014-06-03 : 20:49
Euskarazko hedabide publikoak Nafarroan ikusi ahal izateko, Administrazioan Euskaraz Taldeak elkarretaratze baterako deia egiten du:  Elkarretaratzea ekainaren 14an izanen da, larunbatarekin, eguerdiko ordu batean, Iruñeko Udal plazan.

AITZAKIARIK EZ, GEZURRIK EZ! ETB IKUSI NAHI DUGU!

ETB1, ETB3, EUSKADI IRRATIA ETA GAZTEA IRRATIA NAFARROAN!!

Euskara gure hizkuntza da, eta, beraz, gure eskubidea da euskarazko hedabide publikoak Nafarroan normal hartu ahal izatea. Ordea, hainbat traba tekniko eta legal ditugu euskarazko komunikabide horiek hartzeko. Bereziki larriak dira ETB 3ren eta “Gaztea” Irratiaren kasuak: Bata haurren telebista da, marrazki bizidunak euskaraz ematen ditu, eta bestea gazteendako euskarazko irrati bakarra. Horien faltak kalte handia ekartzen digu euskarari eta euskaldunoi. Hau da euskarazko hedabide publikoen egoera Nafarroan:

  • ETB 1: Telebista analogikoan bakarrik ikus daiteke.
  • ETB 3 (haurrentzako telebista): Ez da ikusten, ez analogikoan, ez digitalean.
  • Euskadi irratia: Nafarroako leku batzuetan ezin da hartu.
  • Gaztea irratia: Iruñerrian, Nafarroako euskaldun gehienak bizi diren tokian, ezin da hartu, edo oso gaizki.

Hona hemen Estatu Espainolak Europan hartutako konpromisoa, Nafarroan betetzen ez dena:

“Eremu urriko hizkuntza (...) hitz egiten duten hurbileko herrialdeetako biztanleek irrati- eta telebista-emisioak modu zuzenean jasotzeko askatasuna (...), eta irrati- eta telebista-emisioen aurka EZ egitea.” (Eskualdeetako edo Eremu Urriko Hizkuntzen Europako Ituna, 11.2 artikulua).

Egoera hau salatzeko eta euskarazko hedabide publikoak ikusi ahal izateko, Administrazioan Euskaraz Taldeak elkarretaratze baterako deia egiten du:

Elkarretaratzea ekainaren 14an izanen da, larunbatarekin, eguerdiko ordu batean, Iruñeko Udal plazan.
 

Erantzunak

2014-06-04 : 13:10

2013ko abenduaren 11n EITBk ofizialki iragarri zuen 24 orduko epean hasiko zela Nafarroan ETB digitalki jasotzen.

Hemen dago albistea http://www.eitb.com/eu/eitb-taldea/osoa/1825916/eitbren-nafarroako-emisioen-digitalizazioaren-fasea-irunerria/
eta honela jaso zuen Sustatuk http://sustatu.com/1386777373997

Nafarroako Gobernuak alto eman zion neurriari, eta Jaurlaritzak atzera egin zuen. EITBk halamoduzko azalpen bat eman zuen, "Nafarroako Gobernuaren konponbidearen zain" geratzen zela digitalizazioa. Harrezkero ikusi da, zertan geratu den hori.

Nori okurritu zitzaion posible izango zela EITBk bere kabuz 24 ordutan Nafarroan seinale digitala zabaltzea? Eta hori publiko egitea?

Erantzun

Sartu