Iruñeko Udalak administrazio aferetarako Auzitegira jo du Ebazpenaren aurka. Dagoeneko 228/14 prozedura arrunta abian dago. Toponimoa da izen hori, bere ustez.
“25 de noviembre” Pasealekuko kartela elebidun jartzeko Ebazpena eman zuen Nafarroako Administrazio Auzitegiak 2014ko abuztuaren 21ean, hiritar baten ekimenez.
Iruñeko Udalak administrazio aferetarako Auzitegira jo du Ebazpenaren aurka. Dagoeneko 228/14 prozedura arrunta abian dago. Toponimoa da izen hori, bere ustez.
“Genero indarkeriaren Nazioarteko Eguna” jartzeagatik itzulpen akatsa zuzentzeko eskaera dela eta, plaka berria enkargatu eta jarri zuen Udalak. Nafarroako Administrazio Auzitegia: “Tamalgarria den kontua, baliabide publikoak behar bezala administratzeko printzipioei begira; izan ere, Udalak emandako argudioen funtsik eza dela eta, komenigarria zen gora jotzeko errekurtso hau ebatzi arte itxoitea, hein batean baizik ez zuzendutako errotulu bat aldatzeak dakarren alferrikako gastua saiheste aldera”.
Gogorra izan zen Nafarroako Administrazio Auzitegia Iruñeko Udalarekin. Hala ere, Udalak Ebazpena errekurritu du, itxuraz hain kasu argia izan arren.
Errekurtsoa 2014ko irailaren 25ean iragarri du Nafarroako Administrazio Auzitegiak.
Erantzun
Sartu