Teknologia albisteak

”El ferrocarril del Plazaola" eta "La Ciudadela de Pamplona" liburuak euskaraz ere argitaratu beharko lituzke Iruñeko Udalak.

Erabiltzailearen aurpegia
2014-10-10 : 01:19

Hiritar baten eskaerari isiltasun administratiboa eman ondoren, Nafarroako Administrazio Auzitegiak erabaki beharko du ea euskaraz argitaratzeko modukoak diren.

"El ferrocarril del Plazaola eta "La Ciudadela de Pamplona" liburuak euskaraz ere argitaratu beharko lituzke Iruñeko Udalak.

Iruñeko Udalak noizean behin liburuak argitaratzen ditu. Iruñearen inguruko gaiak lantzen dituzte. Beraz, egokiak dira eta jarraitzaile multzoa ziurtatua dute, Iruñeko gaiak izatean.

Juan Jose Martinena Ruiz izan ohi da idazlea. Historian doktore eta Nafarroako Artxibo Nagusiko zuzendari izandakoak baditu ezagupen nahiko liburu interesgarriak idazteko.

Azkeneko urteetan berak idatzi eta Udalak argitaraturiko liburu batzuk hauexek dira: “Nuevas historias del viejo Pamplona” (2006), “Historias y rincones de Pamplona” (2011), "El ferrocarril del Plazaola. Un tren casi legendario que unió Pamplona con San Sebastián 1914-1953" (2014)...

Erdaraz daude izenak eta izenaren atzean dagoen edukia ere bai. Hau da, Iruñeko Udalak urratzen du Euskararen Ordenantzaren 11. artikulua: “Iruñeko Udalaren argitalpenak eta haren menpeko erakundeenak elebitan eginen dira, interes orokorrekoak eta hiritar guztientzat direnean, baita interes turistikoa edo hiriarendako izaera enblematiko edo sinbolikoa dutenean ere”.

Badakigu UPNko agintariek argudiatuko dutela Iruñeko Udalaren liburuak interesgarriak direla, baina ez euskaraz argitaratzeko moduko interes orokorrekoak. Hau da, garrantzitsuak erdaraz argitaratzeko baina ez euskaraz argitaratzeko.

Hiritar baten eskaerari isiltasun administratiboa eman ondoren, Nafarroako Administrazio Auzitegiak erabaki beharko du ea euskaraz argitaratzeko modukoak diren.


Zehazki, 2014an argitaratutako liburuei buruz erabaki beharko du: “El ferrocarril del Plazaola” eta “La Ciudadela de Pamplona” liburuei buruz.

Helegite hori bultzatu duen Administrazioan Euskaraz Taldeak espero du liburu horiek laster euskaraz ere edukitzea, Euskararen Ordenantzaren 11. artikuluaren urraketarekin behingoz amaitzeko.

Erantzun

Sartu