Teknologia albisteak

Urtzi Odriozola

Erabiltzailearen aurpegia

Ikasketaz informatikaria, afizioz surflari eta 3D marrazkilaria. Bihotzez Euskalzalea.

Erabiltzailearen jarduna

LibreTranslate itzultzaile automatiko libreari euskara irakasten

2024-10-21 : 09:36

Aspaldidanik su baxuan sukaldatu dudan (nire ustez) kontu super garrantzitsu bat: LibreTranslate itzultzaile automatiko libreari euskara irakasteko saiakera bat. LibreTranslate doakoa eta kode irekiko itzulpen zerbitzua da eta hainbat hizkuntzen artean testuak automatikoki itzultzeko aukera eskaintzen du. Beraz, euskara bezalako hizkuntza minorizatuentzat berebiziko tresna bat da. 

Gaur izango da Starship ontziaren 5. jaurtiketa saiakera

2024-10-13 : 12:00

Inoiz eraiki eta espaziora jaurti den espaziontzi handienaren 5. prototipo osoa jaurtitzeko saiakera egingo dute Euskal Herrian 14:30ak inguru direnean.

Gure etxe eta kotxeek euskaraz ere ulertu dezaten

2023-06-15 : 12:10

Azken urtean adimen artifizialak (AA) izugarrizko garrantzia eta abiada hartu duela dirudi. Arlo honetan, hizkuntzaren prozesamentuak (ingelesez NLP, Natural Language Processing) eta honen aplikazio ezberdinek zeresan handia izan dute. ChatGPT edota Midjourney denon ahotan egon diren aplikazioak adibidetzat har ditzakegu, baina baditugu gertuago honekin lanean ari diren Elhuyar (aditu.eus eta Mycroft proiektuarekin) edota Vicomtech ere.

Webb teleskopioa bere kokapen definitibora iritsi da

2022-01-24 : 13:17

Gaur iristekoa da bere kokapen definitibora, Ilargia baino haratago dagoen Lagrange-2 puntura, James Webb espazioko teleskopio berria, abenduaren 25ean hasi zuen espazio bidaiaren desplazamendua amaituz. Lurretik aldentze fisikoa amaitu da, alegia, eta jarraian bere misioa hasiko da, baina hori ere denbora baterako doa: teleskopioaren zabalkunde mekanikoa eta bere ispilu eta tresnen disposizioa ondo joan da orain arte, baina orain doiketak hasiko dira, teleskopioa "enfokatzea", nolabait esateko.

James Webb espazioko teleskopio berriaren datozen egunetako erronkak

2021-12-28 : 09:28

Hilaren 25ean Euskal Herrian 13:20 (UTC 12:20) zirela jaurti zuten ESAren Guaiana frantseseko Arianespace ELA-3 jaurtiketa puntutik. Jaurtiketa eremu hau ekuatoretik gertu dago lurra 1670 km/h abiaduran mugitzen ari denez, lurrak bultzada lagungarri bat eman diezaion.

Galaxia bati argazkia atera nahi badiozue...

2021-08-11 : 08:34

Espazio sakoneko objektu bati "argazki bat" ateratzeko, modu ezberdinak daude. Egiazki ez da material berezirik ere behar eta ohiko reflex kamara batekin, tripode bat eta argazki serieak ateratzeko aginte batekin nahikoa da, baina oso mugatua eta konplikatua. Nire gomendioa, gutxirekin eta sinpletik hasi eta afizioa gustatu ahala aurrean identifikatu dituzun arazoak konpontzeko materiala erosi edo teknikak ikastea da. Jarraian, nire urtebeteko esperientziatik sortu zaizkidan arazo tipikoenak modu sinplean azaltzen saiatuko naiz.

Atzoko eguzki eklipsearen irudiak nola lortu genituen

2021-06-11 : 13:02

Atzo goizeko 11:00 aldera hasi eta 12:45 inguru arte, eguzki eklipsea ikusi eta grabatzeko parada izan genuen. Hala eta guztiz ere, ez zen edonoren esku egon gertaera honen lekuko izatea, begiak ez mintzeko iragazkiak erabiltzea behar beharrezkoa baitzen.

Lurraren bataz-besteko tenperatura historian zehar

2016-09-19 : 08:29

Munduaren bataz besteko tenperatura igotzen ari da pixkanaka, hori ukaezina dela esan dezakegu dagoeneko. Zientzilariak behin eta berriz ari dira esaten 2ºC-tik gora igoz gero, ondorio larriak pairatu beharko ditugula baina badirudi oraingoz, ez dugula ezer serio hartzen.

Aurrekoak ››