Euskara eta euskal kulturaren sustapen elkartea. Eskola eta lanetik kanpo ere euskaraz bizi behar dugulako, aisialdia euskaraz bizitzeko aukera eskainiko dizugu. www.ttalaka.org
Casares Irratiak Donostiako Casares-Tomasene Kultur Etxean du egoitza. Baina ez da ohiko irratia, 107.4 FM frekuentzian irrati parte hartzaile eta irekia topatuko duzu. Donostia eta inguruan gauzatzen diren ekintza eta proposamen artistikoak bultzatzea helburu duen irratia da eta zuk ere bertan parte hartzeko aukera duzu.
Geurean kultura aberatsa dugu, baina kultura sortzeko orduan ba al dugu nahikoa baliabide? Asko dira aukera bila, edo nahi duten horretaz bizitzeko Euskal Herritik kanpo joatera beharturik ikusten direnak. Madrilera joatea erabaki genuen, euren jaioterria utzi eta euren ametsak jarraituz bertara mugitu diren euskal artisten bila. Egia esan euskal artista ugari daude Madrilen eta zorionez gehienak lanean.
Ugaitz Alegria, euskal aktorea dugu, ondarrutarra hain zuzen. Gaztetatik dabil arte dramatikoaren munduan. Gehienek telebistan egindako lanengatik ezagutuko duzue, Super1, Goenkale, GoenZale, Fresko Freskue... Baina zinean eta antzerkian, gehien bat azken honetan, esperientziaduna da.
Jose Mari Goenaga eta Jon Garañok zuzendua, Moriarti ekoiztetxearen azken luzemetraia dugu Loreak filma. Nagore Aranburu, Itziar Ituño eta Itziar Azpiazuk ematen diete bizia istorio honen hiru emakume protagonistei, Ane, Lourdes eta Tere. Josean Bengoetxea, Egoitz Lasa, Ane Gabarain, Gotzon Sanchez, Jose Ramon Soroiz eta Jox Berasategi aktoreek ere parte hartzen dute filmean.
Gimnasia Erritmikoan txikitatik aritua, Eibartarrak urteak daramatza publiko aurrean. Goenkale telesailean Eider pertsonaiarekin egin zen ezagun Ylenia, janzkera, makillaje eta orrazkera gotikoaren atzean ezkutaturik.
Egin Koxk Elkartasunari! irailaren 13an Donostiako Intxaurrondo auzoa gastronomia eta elkartasunez beteko dituen jaia da. Bertaratzen diren guztiek ekintza gastronomiko ezberdinak gozatu ahal izango dituzte.
Pasaian kokaturik dago Albaola Itsas Kultur Faktoria. Bertan, euskal herriko itsas kultura ezagutzera eman eta bertako itsas teknoligia berreskuratzeko asmoz sortu da espazio hau, eta bertan itsasontzi historikoen eraikuntza da ardatz nagusia.
Jon Maia Soria, euskal bertsolari ezaguna dugu, Urretxun jaioa, Zumaia du bizileku aspalditik. Gazte zelarik hasi zen Zumaiako Bertso Eskolan eta bertsolaritzari esker egin zen ezagun euskal munduan, baina urteekin beste alor ugaritan ikusi ahal izan dugu. Idazlea, abeslaria, itzultzailea, dokumentalgilea, letragilea, komunikabide ezberdinetako kolaboratzaile... Gaur egun Donostia 2016 proiektuan dabil lanean eta Albaola Itsas Faktorian burutzen ari den San Juan Baleontziaren proiektuaren arduraduna da.
Juan Mari Arzak mundu mailan ezaguna den goi-mailako sukaldari Donostiarra dugu. Aspalditik ostalaritzari loturiko familia batean jaioa, bere aiton amonak irekitako negozioa mundu mailako 8. jatetxe onena izatera eraman du.
Gose taldearekin egon ginen euren 10 urteen ibilbideari buruz hitz egiten. Aurtengo Durangoko Azokarako euren seigarren lana argitaratuko dute, kolorez betea eta kolaborazio berezi batekin.
Aiora Renteria abeslari, kantagile eta musika irakasle bilbotarra dugu. 1997tik Zea Mays taldekide da, Piti Imaz, Ruben Gonzalez eta Asier Basaberekin batera. Ttalakarien aulkian eseri dugu gure galderei erantzuteko.
Ane San José Donostiako moda diseinatzaile gaztea da. Arte ederrak ikasi zituen eta bere sormena material ezberdinetan islatzen du beti ere jantziak sortuaz. Diseinu ezberdinak, abangoardistak eta batzuetan arriskatuak ere lantzen ditu. Sinpletasuna du inspirazio iturri, momentuek, keinuek, bidaiek eta beste zenbait detailek pizten dute bere sormena. Artista-ikertzailetzat jotzen du bere burua: ikusi, ikertu interpretatu, deskonposatu eta konposizioa sortu egiten du bere modura, trabak gaindituz burutzen duen prozesu bat eginaz.
Ines Osina arrasateko euskal musikari ezaguna dugu. Oso gazte zelarik trikitixaren munduan murgildu zen Maixa Lizarribarren (Maixa eta Ixiarreko kidea) eskutik eta ordutik gaur egun arte asko ikasi, ikertu eta sortu du. Musikari bezala ezagutzen dugun arren, biokimikaria da ikasketaz eta irakaslea ofizioz.
"Sarri, Sarri", "Bagare" edo "Bizkaia maite" abestiak modu ezberdin batean entzun nahi? Ez galdu Demode Quartet taldeari buruzko erreportaje hau!
Jon Maya Sein, euskal dantzari eta koreografo errenteriarra dugu. Txiki izanik, 6 urte zituela hasi zen herriko Ereintza Dantza Taldean euskal dantzen munduan murgilduz eta ildo honetatik jarraitu du bere formakuntzak, euskal dantza tradizionalak bere ogibide eta bere lanaren oinarri bihurtuz.
Tolosan jaio zen Joseba Usabiaga izenez, baina Euskal Herri osoan Tximizta ezizenez egin zen ezagun Goenkale telesailari esker. Aktore lanetan ikusi ahal izan dugu telebistan eta antzerkian, abeslaria ere bada eta Poxpolo pailazoarekin ere aritzen da. Kulturzalea soilik ez, kirolaria era bada eta ez da arraroa lasterketetan berarekin topo egitea.
Uztailaren 16an eman zuen jakitera Kerobia taldeak bere agurra. Jarraitzaileei eta bidean lagun izan dituztenei zuzenduriko hitz batzuk euren webgunean jarriaz taldea despeditu egin zen.
Euskal Herriko plazetan ikuskizun berriarekin dabiltza Kukai konpainiakoek. Hemen duzue taldea eta ikuskizuna hobeto ezagutzeko erreportajea.
Laister Kerobia taldea elkarrizketatuko dugu. Utzi zure galdera #galdetukerobia traola erabilita eta zure galderarekin joango gara.
Vendetta Euskal Herriko ska musika talde bat da. Taldea 2009an sortu zen Nafarroan eta Ska, PunkRock eta Punk musika estiloak lantzen dituzte. Taldea biran dabil udaran, eta horretaz gain diska berri batean lanean.