Gimnasia Erritmikoan txikitatik aritua, Eibartarrak urteak daramatza publiko aurrean. Goenkale telesailean Eider pertsonaiarekin egin zen ezagun Ylenia, janzkera, makillaje eta orrazkera gotikoaren atzean ezkutaturik.
Getxoko Antzerki Eskolan ikasia, ikasketak amaitu eta berehala hasi zen aktore modura lanean eta ordutik ona lan bat bestearen atzetik lotuz joan da. "Nick Maritxu, Nick Bartolo", "El Sueño de la Mina", "Ahatetxo Itsusia", "Hansel eta Gretel" eta "Arratoitxo Pinpirina" antzezlanetan aritu da, besteak beste, eta batzuetan badabil orain dik ere. Kamera aurrean berriz "Anfitrioi Berezia", "Goenkalen" eta beste zenbait luze eta laburmetraietan ikusi dugu. Abestu, dantzatu, antzeztu... artista moldakorra da oso.
IKUSI BIDEO-ELKARRIZKETA
Erantzun
Sartu