Helburu hauek betetzeko, bere estudioak talde eta norbanakoen eskura jartzen ditu, euren ekipo eta erekurtso guztiak erabiltzea erraztuz. Ez da zertan irratigintzaren inguruko ezagutzarik behar, bertan trebatu eta ikasteko aukera ere bada. Irat saio bat nola egin, lokuzio teknikak, irrati antzerkia, ahots laborategia, komunikazioan trebakuntza... Ikasteko eta gozatzeko aukera ugari.
Irratiarekin zerikusia duten ikasketak egin badituzu eta ikasitakoa praktikan jartzeko gogoa baduzu, irrati zalea bazara edota zure komunikazio trebetasunak hobetu nahi badituzu, Casares-Tomasene Kultur Etxean aukera bikaina duzu.
IKUSI BIDEO ERREPORTAJEA
Erantzun
Sartu