Teknologia albisteak

Albaola Itsas Kultur Faktoria. "XVI. mendeko itsas unibertsoak euskaraz egiten zuen"

Erabiltzailearen aurpegia
2014-09-02 : 08:30

Pasaian kokaturik dago Albaola Itsas Kultur Faktoria. Bertan, euskal herriko itsas kultura ezagutzera eman eta bertako itsas teknoligia berreskuratzeko asmoz sortu da espazio hau, eta bertan itsasontzi historikoen eraikuntza da ardatz nagusia.

Bisitariek euskaldunen eta itsasoaren arteko erlazioa ezagutzeaz gain, aitzinako teknikak erabiliaz eskuz eginiko egurrezko itsasontzien sortze prozesuaren etapa ezberdinak ikusteko aukera dute. Honek esan nahi du bizirik dagoen museo bat dela Albaola, inoiz ez duzu bi aldiz erakusketa bera topatuko.

Albaolak ere itsasoari loturiko formazioa landuko du nazioarteko ontzigintza tradizionaleko eskola, nabigazio eskola eta itsas modelismo tailerra sortu dituztelarik. Faktoriaren dinamizazioa ere anitza da eta bertan adin guztiak hartu dira kontuan. Irrien Lagunen txokoa sortu da etxeko txikienentzat eta itsas antzokian arte eszenikoen programazioa egiten da, bertan kontzertu, antzerki eta beste mota batzuetako ikuskizunak eskainiaz.

Auzolan boluntario taldeak osatzen dituzte Albaola Itsas Kultur Faktoriaren lanak aurrera eramateko, beraz, interesik baduzu ez izan zalantzarik eta jar zaitez beraiekin harremanetan.

IKUSI BIDEO-ERREPORTAJEA

Erantzun

Sartu