Gu Ainhoa Cantalapiedra abeslariarekin eta Egoitz Sanchez eta Gorka Otxoa aktoreekin izan ginen hizketan. Euskal kulturaren egoeraz eta industriaz mintzatu gara eurekin, baita Madrilera joan izanaren arrazoien inguruan hitz egin eta bertara joan direnetik nola doakien galdetu ere.
Eurekin egon ostean argi geratu zaigu bai kamera aurrean zein atzean, oholtza gainean zein agertokiaren atzekaldean... artistak soilik ez, kulturaren industrian lan egiten duten euskaldun ugari daudela Madrilen, eta gainera oso ongi baloratuak.
IKUSI BIDEO ERREPORTAJEA HEMEN
Erantzun
Sartu