Euskara eta euskal kulturaren sustapen elkartea. Eskola eta lanetik kanpo ere euskaraz bizi behar dugulako, aisialdia euskaraz bizitzeko aukera eskainiko dizugu. www.ttalaka.org
Getariarra jaiotzaz, Zarauztarra adopzioz. Itziar Aizpuru 20 urte zituela hasi zen antzerkian, Getariako "Txeru" antzerki taldean. Bost urteren ostean, antzerkia alde batera utzi behar izan zuen eta urte luzez arte dramatikoa alde batera utzi zuen. 30 urte pasatu behar izan ziren, Itziarri bere izpiritu artistikoa pizteko.
Bihar, larunbata, zure laguntza behar dugu TXUTXUPE abestiaren bideklipa grabatzeko. Beraz, animatzen bazara, zatoz Txirri, Mirri eta Txiribitonen bideokliparen grabaziora. Bihar, larunbata (martxoak 28) Donostiako KRESALA elkartean (Euskal Herria 9,Donostia).
2012an taldea osatu eta 2013ko abuztuan sei kantuko maketa grabatu eta zuzeneko batzuk egin ondoren, hemen ditugu berriz TENPORA taldea euren lehen lan luzearekin: Mundu berria. Pop-jazz ukituko hamabi kantu eder aurkezten dituzte esperientzia zabaleko bost musikariek: Hasier Oleaga baterian, Elene Arandia ahotsean, Juantxo Zeberio Etxetxipia teklatuetan, Itsaso Etxebeste baxuan eta Beñat Barandiaran gitarran.
Donostian jaioa, Lasarte-Orian pasa zuen bere haurtzaroa, ondoren Donostiara lekualdatu eta aurrerantzean bertan finkaturik jarraitzeko. Gazte hasi zen aktore lanetan, 17 urte zituela, Goenkale telesailean. Bi urtez telesail honetan egon ondoren, Bartzelonako Nancy Tuñón eskolan Arte Dramatiko ikasketak buru zituen eta orduz geroztik ugariak izan dira telebistan eta antzerkian egindako lanak.
Azpeitiako Urrestila auzoan jaioa, kazetari, gidoilari eta idazlea dugu Pako Aristi. Euskal Herriko Unibertsitatean Kazetaritza ikasia, 1984 urtean literatura bere bizimodu eta ogibide bilakatzeko erabakia hartu zuen.
Bilbon jaioa, algortan bizi izan da beti Unai Elorriaga. Gaztetatik izan du letra eta hizkuntzaren inguruan interesa, horregatik Euskal Filologian lizentziatu zen. 2001 urtean argitaratu zuen bere lehen lana "SPrako tranbia" eleberria. Lan honengatik Espainiako Narratiba Saria jaso zuen, sari hau irabazten duen euskaraz idazten duen bigarrengo idazlea izanik.
KAIXO! Euskal prentsa arroxa
Euren ikuskizun berria aurkeztu digute; Txutxupe
Yogurinha Borovoa Laudion jaiotako euskal musikari trasgresorea da.
Iraia Oiartzabal, Pasai Antxon jaiotako euskal moda diseinatzailea da. 2005ean, Irungo Kunsthal eskolan, arte plastiko eta diseinuko ikasketak burutzen hasi zen, “paisajismo” arlorantz jotzen. Hemen, diseinu munduaren oinarri garrantzitsu bat hartu zuen, eta moda arloa jorratu nahi zuela konturatu zen.
Dejabu 2001.urteko arratsalde euritsu batean sortu zuten Ainara Gurrutxaga eta Urko Redondok. Hasieratik sortzaile bikain asko izan dituzte bidelagun, beraiek gabe ezinezkoa litzateke beraien lana. Idazle, atrezzo egile, musikari, teknikari, aktore...
Nagore Aranburu (Azpeitia, Gipuzkoa, 1976) euskal aktore eta gidoilaria da. Zinean eta telebistan aurpegi ezaguna egin da bere lanekin. Zineman, Aupa Etxebeste!, Eutsi!, Urte berri on, Amona eta Loreak bezalako filmetan ikusi ahal izan dugu.
Askok bere aurpegia ikusi bezain azkar Nekane izenarekin lotzen dute, Goenkaleko Ertzaina. Baina berarekin urte gehien daraman pertsonaia den arren, ez da hori bere izena, eta ez da arraldetarra. Itziar Ituño Basaurin jaiotako aktorea dugu, Basauriko Antzerki Eskolan ikasia, baita Soziologoa ikasketaz ere. Eta Goya saietako bi kategoriatan hautagai da. Elkarrizketa egin diogu Ttalakan.
Hika Teatroak eta Oinkari Dantza Taldeak sortutako ikuskizuna da Itsasoaren Emazteak. Agurtzane Intxaurragak zuzendua. Agurtzane Intxaurraga bera, Miren Gojenola eta Oinkariko dantzariak oholtza gainean 75 minutuko ikuskizuna eskaintzen dute. Ikuskizun honek, Euskal dantza tradizionala oinarri hartuta, Euskal Herriko kostaldeko arrantzaleen emazteen bizipenak kontatzen ditu.
Errenterian jaioa, sorkuntza du ogibide: Argazkilaria, idazlea eta bideogilea
Soziolinguista, umorista eta telebista aurkezlea dugu Kike Amonarriz. Argia aldizkarian hasi zen umorezko artikuluekin eta hortik aurrera ez da gelditu.
Creative Common lizentziapean sorturiko, haurren lehen urratseetako batzuen koloreztatze prozesu horretan bidelagun izatea helburu duen proiektua
Kike Amonarriz, Banaiz Bagara eta Mendia Optika aurtengo sarituak
Zestoan jaioa, urteak daramazki musikaren munduan bere lekua egiten. Orain arte musika taldeetan aritua da, The Dispositive, Las Putass del Mistol... Fermin Muguruzaren Zuloak proiektuaren kide izen zen baita ere, dokumental hau grabatzeko sortu zen musika talde "faltsu"-aren buru izanik.
Casares Irratiak Donostiako Casares-Tomasene Kultur Etxean du egoitza. Baina ez da ohiko irratia, 107.4 FM frekuentzian irrati parte hartzaile eta irekia topatuko duzu. Donostia eta inguruan gauzatzen diren ekintza eta proposamen artistikoak bultzatzea helburu duen irratia da eta zuk ere bertan parte hartzeko aukera duzu.