Teknologia albisteak

Ines Osinaga (Gose): "Trikitixa da nire arma barruan dauzkadan gauzak esateko"

Erabiltzailearen aurpegia
2014-08-08 : 09:57
Ines Osina arrasateko euskal musikari ezaguna dugu. Oso gazte zelarik trikitixaren munduan murgildu zen Maixa Lizarribarren (Maixa eta Ixiarreko kidea) eskutik eta ordutik gaur egun arte asko ikasi, ikertu eta sortu du. Musikari bezala ezagutzen dugun arren, biokimikaria da ikasketaz eta irakaslea ofizioz. 
Trikitixaren alor folklorikoenean hasieran, ondoren Ekon taldean ibilia 2003an hau desagertu zen arte. Duela 10 urte Gose taldean hasi zen, Iñaki Bengoa eta Osoronekin batera, Euskal Herrian trikiti doinuak musika elektronikoarekin nahastu zituen lehen taldea bilakatuz. Hamarkada bat pasa da eta bere estiloari tinko eusten diote eta hau argi ikusten da kaleratu dituzten 5 diskoetan. Abeslari eta soinujoleak aurreratu digunez, euren disko berrian lanean dabiltza, autogestio bitartez kaleratuko dutena.

IKUSI BIDEO-ELKARRIZKETA

Erantzun

Sartu

Publizitatea

Jarraitu sustatu.eus

E-postaz, mezuz mezu:

E-postaz, eguneko buletina:

  • rss ikonoa

»» Aukera gehiago