Teknologia albisteak

Jon Maya: "6 urtetatik hasita, 30 urte beranduago dantzan jarraitzen det"

Erabiltzailearen aurpegia
2014-07-30 : 13:47
Jon Maya Sein, euskal dantzari eta koreografo errenteriarra dugu. Txiki izanik, 6 urte zituela hasi zen herriko Ereintza Dantza Taldean euskal dantzen munduan murgilduz eta ildo honetatik jarraitu du bere formakuntzak, euskal dantza tradizionalak bere ogibide eta bere lanaren oinarri bihurtuz.

Bakarlari modura 7 aldiz Euskal Herriko Aurreskulari Txapelduna izana (1997 - 2005), Laxok taldean ibili zen 1999 eta 2005 bitartean eta honen ondotik 2002an Kukai Dantza Konpainia sortu zuen. Bertan dantzari, zuzendari eta koreografo lanak burutzen ditu, euskal dantzak eta dantza garaikidearen arteko sorkuntzak landuz. Azpimarratu beharrekoa da egin dituen elkarlan eta kolaborazio guztiak, bai bertako zein kanpoko koreografo, musikari, zuzendari eta beste askorekin.

Kukai Konpainian duen paperaz gain, dantza formatzaile lanetan ere aritzen da Jon Maya eta zenbait proiektuetan ere aholkularitza lanak burutzen ditu.

IKUSI BIDEO-ELKARRIZKETA

Erantzun

Sartu