Teknologia albisteak

Kerobia " Ez dugu proiekturik, ez dugu ezer buruan, horregatik agur "

Erabiltzailearen aurpegia
2014-07-28 : 14:14
Uztailaren 16an eman zuen jakitera Kerobia taldeak bere agurra. Jarraitzaileei eta bidean lagun izan  dituztenei zuzenduriko hitz batzuk euren webgunean jarriaz taldea despeditu egin zen.

Jendea Supernova  biraren zai zegoela, bat batean harrapatu zuen berri honek. Kerobia taldeak #agurkerobia tweet-a zabaldu orduko, sareko euskal komunitateak azkar asko zabaldu zuen mezua eta berehala hasi ziren esker hitzak iristen baita euskal musikan utziko duten hutsunea aipatu eta zorterik onena opa zietenen mezuak ere. 

13 urte, maketa bat, 6 diska eta kontzertu ugariren ostean Kerobia taldeak erretiroa hartu du, baina taldekideek aurrera jarraituko dute elkarrekin musika landuz, ikertuz eta gozatuz, proiektu berrien bila.

BIDEO-ERREPORTAJEA

Erantzun

Sartu