Etapa profesional luze baten ondoren, Luisillo Kalandraka eta Javier Etxeberria beraien proiektu musikalari hasiera eman zioten. Beraien ibilbide internazionaletik proposamen berri bat sortu zuten eta Enriko Rubiñosek, Ruben Antónek(Skalariak musika taldeko azken etapako musikariak) eta Pello Reparazekin batera martxan jarri zuten. 2009 eta 2010 urte hasieran taldea kanta berriak sortzen ibili zen, modu etxetiar batean grabaturiko bi abesti kaleratuz lehendabizi, ondoren etorriko ziren guztien aurrerapena.
GOR disko etxearekin sinatu zuten honen ostean eta urtebete landu ondoren, beraien lehenengo diska atera zuten eta honek nazioarteko bira bat ekarri zuen . Diskoak taldearen izen bera du, Vendetta. Hamaika abesti dauzka, eta beste bi bertsio, Everiday abestia The Selecter taldearena, garai batean Hertzainak taldeak bertsionatua (Egunero izenaz) eta The munsters Jack Marshall musikariarena.
2011 urtean bigarren dizka kaleratu zuten, Puro Infierno eta 2012ko abenduaren 12an Diska honen izena Fuimos, Somos y Seremos - Atzo, Gaur eta Bihar da. Diska helduagoa, ñabardura musikal handiagoa eskainiz.
BIDEO-ERREPORTAJEA IKUSI
Erantzun
Sartu