Ugaitz Alegria, euskal aktorea dugu, ondarrutarra hain zuzen. Gaztetatik dabil arte dramatikoaren munduan. Gehienek telebistan egindako lanengatik ezagutuko duzue, Super1, Goenkale, GoenZale, Fresko Freskue... Baina zinean eta antzerkian, gehien bat azken honetan, esperientziaduna da.
Haur zein helduentzako antzerki ugaritan ibilia da eta egun honetan dihardu: "Nick Maritxu, Nick Bartolo", "sartu, sartu, damutuko zara", "Hansel eta Gretel", "Su Txikitan", "Cabaret Chihuahua"... Filmei dagokienez, Txarribotan eta Alaba Zintzoa luzemetraietan ikus dezakezue. Aktore lanean, baita telebista saio ezberdinetan ikusi dugu. Korrikaren azken edizioan, bera izan zen ibilbide guztian zehar gertatutakoa euskal herri osora iritsaraztearen arduraduna.
Erantzun
Sartu