Jose Mari Goenaga eta Jon Garañok zuzendua, Moriarti ekoiztetxearen azken luzemetraia dugu Loreak filma. Nagore Aranburu, Itziar Ituño eta Itziar Azpiazuk ematen diete bizia istorio honen hiru emakume protagonistei, Ane, Lourdes eta Tere. Josean Bengoetxea, Egoitz Lasa, Ane Gabarain, Gotzon Sanchez, Jose Ramon Soroiz eta Jox Berasategi aktoreek ere parte hartzen dute filmean.
Filma Donostiako Zinemaldian estreinatuko da, datorren irailaren 23an, Sail Ofizialaren barnean. Zinemaldian lehen aldiz euskara hutsean egindako film bat izango da urrezko maskorrarengatik lehian. Gainera Irizar Saria, Euskal Zinemagintzaren Saria, irabazteko aukera ere badu. Guk hemendik zorte onena opa diegu!
Sinopsia
Aneren bizimodua goitik behera aldatuko da, astero-astero, etxean lore-sorta bat jasotzen hasten denean. Beti ordu berean. Beti modu anonimoan.
Lore misteriotsu batzuek aldatu egingo dituzte Lourdesen eta Tereren bizimoduak ere. Ezezagun batek lore-sorta bat utziko du astero, eurentzat hain garrantzitsua izandako norbaiten oroimenean.
Hiru emakumeren istorioa da hau; lore-sorta xume batzuek goitik behera aldatuko dituzten hiru bizimodu. Lore horiek ahaztutzat zituzten sentimenduak azaleratuko dituzte… Baina, azken batean, loreak baino ez dira.
IKUSI BIDEO-ERREPORTAJEA
Erantzun
Sartu