Teknologia albisteak

Gose: "10 urte hauetan Gosek zerbait irabazi badu sinesgarritasuna da"

Erabiltzailearen aurpegia
2014-08-20 : 09:57
Gose taldearekin egon ginen euren 10 urteen ibilbideari buruz hitz egiten. Aurtengo Durangoko Azokarako euren seigarren lana argitaratuko dute, kolorez betea eta kolaborazio berezi batekin.

 1. iz. Jateko beharra, nahia edo gogoa. 2. iz. Desira bizia, grinatsua. 3. izond. Gose dena.

Hori da hiztegian begiratuz gero Gose hitzaren esanahia, baina 2004 urteaz geroztik beste zentzu bat ere hartu du hitz honek. Gaur egun Ines Osinaga, Iñaki Bengoa eta Osoronek osatzen duten taldeari izena ematen dion hitza da Gose, euskal musika soilik ez, euskal folklorea astindu duen taldea.Trikia eta musika elektronikoa nahasten dute, nork imajina zezakeen alakorik eurak iritsi ziren arte? Euskal folklorea, euskara eta euskal kultura oinarri, ordenagailuaren beste aldetik lantzen du musika hirukote honek. 

Horren tradizionala den trikiaren melodiak berritu eta letra iraultzaileekin nahastu. Gosek ez du mugarik, ez du taburik!

IKUSI BIDEO-ERREPORTAJEA

Erantzun

Sartu