Kukai Errenterian sortu eta kokatutako dantza konpainia da. Jon Maya dantzari eta koreografoa buru duela, euskal dantza tradizionalak dituzte oinarri, ikuskizun garaikideak sortzerakoan.
2001. urtean hasi zen konpainia lanean, ibilbide emankor bati hasiera emanez. Euren ikuskizun propioak sortzen dituzten arren, lankidetzan ere aritzen da Kukai Dantza Konpainia. Konpainiaz kanpoko koreografoak, beste alor batzuetako konpainiak... Ttanttaka Konpainiarekin eginiko lankidetzak sona handia izan dute, bai ikuslegoan baita kritika eta sarietan ere.
Egun Gelajauziak ikuskizunarekin dabiltza, Cesc Gelabert koreografoarekin batera sortua. Euskal Herriko hainbat herri dantza plazan aurkezturik, Cesc Gelabert handiaren begiradak gidaturik eta Kukaiko dantzarien abileziaz aurkezturik. Nestor Basterretxearen eskulturen inguruan eta hau ikuskizunean integraturik burutzen den ikuskizuna da.
BIDEO-ERREPORTAJEA IKUSI!
Erantzun
Sartu