Teknologia albisteak

Sustatu

Erabiltzailearen artikuluak

Privacy.eus, sareko pribatutasunaz aholku onak euskaraz

Sustatu
2022-04-17 : 10:07

Privacy.eus duela hilabete gutxi dago martxan, iazko abendutik zehazki. Xabier Durruti informatikariak sortu du eta pribatutasun teknologikoak duen inportantzia nabarmentzea du helburu webguneak, informazio praktikoa eskainiz. Gaztelaniaz, ingelesez eta euskaraz dago webgunea, baina nabigatzailea zuzen euskaraz konfiguratuta baduzu, lehen hitza euskaraz emango dizu Privacy.eus-ek bisitatzen duzunean,

Iñaki Segurola, persona non-Greta

Sustatu
2022-04-16 : 09:37

Iñaki Segurola euskalari, idazle, euskaltzain urgazle eta polemista atzo hil zen 60 urterekin. Orotariko Euskal Hiztegiaren proiektuan lan egin zuen 1990eko hamarkadatik, eta baita Euskal Hiztegi Historiko-Etimologikoan ere. Saiakera liburuak idatzi zituen, bere iritzia uhin eta zutabeetan banatu, eta eleberri bat argitaratu zuen iaz Koiteretzia.

Ikastaroa: Euskara sustatzeko komunikazio kanpainak diseinatzen

Sustatu
2022-04-15 : 11:06

Datorren naiatzaren 7 eta 14an, bi larunbat goizez, ikastaroa antolatu du UEUk Eibarko Markeskoako bere egoitzan: Euskara sustatzeko komunikazio kanpainak diseinatzen. Ander Bolibar irakasle eta komunikazio-adituak emango du ikastaroa, zeinak alderdi praktikoak ere ukituko dituen. Plaza gutxi dira, eta izena emateko epea apirilaren 22a artekoa.

Otoi.eus, "fedea egunero elikatzeko euskarazko tresna"

Sustatu
2022-04-14 : 10:19

Otoi.eus aurten urtarrilean martxan jarri den webgune bat da. Euskarazko webgune kristau bat, "fedea egunero elikatzeko euskarazko tresna", beraien azalpen orrian diotenez. Jesusen Lagundiaren ekimenez eta Arrupe Etxea Fundazioaren ardurapean sortu da gunea.

27.000 partehartzaile eta irabazle handi bat Biba Egunean Behin saioan

Sustatu
2022-04-13 : 17:15

Biba Egunean Behin lehiaketaren 3. saioa atzo asteartez eman zen ETB1en eta ETBren Interneteko kanaletatik. Jokora etxeetatik konektatuak 29.980 pertsona izan ziren guztira. Hiru sailkapen txanden ondoren, etxeko 20 onenek jokatu zuten aurreko txapeldun batzuekin: Korrika amaierako partidako irabazle Alba Estrada, abenduko Biba Egunean Behin-eko irabazle Jon Arroyo usurbildarrarekin eta 8. denboraldiko irabazle Erik Gartzia kazetariarekin. Gartziak irabazi zuen, demostratuz ez bakarrik txanpa luzeko denboraldian nabarmentzen dela, baita berehalako erronketan ere.

Berriketan.eus, Debako euskarazko Interneteko albistegia

Sustatu
2022-04-13 : 09:38

Duela egun batzuk jarri da martxan eta aurkeztu da Berriketan.eus, Debako euskarazko Interneteko albistegia, Gipuzkoako herriko honetako Zuhatza Euskara Elkarteari lotua.

Biba Egunean Behin, zuzenean berriro gaur 22:30etan

Sustatu
2022-04-12 : 19:28

Egunean Behin jokoaren aurreko bi denboraldietan bezala, telebistako zuzeneko batekin itxiko da joko/aplikazioaren 9. denboraldia. "Biba Egunean Behin" zuzeneko telebista saioa izango da,  ETB1en eta eitb.eus-n, gaur gaueko prime time ordutegian, 22:30ean. Platoan jokatuko diren Egunean Behin partiden formatuan aldaketak egongo dira, baina gauza batek berdin jarraituko du: nor bere etxetik ere konektatuko da, aplikazioaren bidez. 22.30etan jarri telebistan, mugikorra eskuan, eta aplikazioan adi atzera-kontuari.

Korrika 22: "Sinistu dezagun euskara ez dela daukagun zerbait, garen zerbait baizik"

Sustatu
2022-04-10 : 14:47

Karmele Jaio idazleak eraman du lekukoaren azken tartea 22. Korrikan, eta haren barruan zetorren mezua atera eta irakurri du, berak idatzia baitzen. Euskara material baten aldeko aldarria izan da; ez ondare, ez altxor, ez espiritu bat, ez jarduera birtual bat, baizik eta zerbait hezur-haragizkoa: "Sinistu dezagun euskara ez dela daukagun zerbait, garen zerbait baizik."

Korrika amaierako jai eguna Donostian

Sustatu
2022-04-09 : 11:23

Bihar igandea, eguerdian iritsiko da Korrika 22 bere amaiera puntura, Donostiako Bulebarrera, 12.30etan dago aurreikusia iritsiera hori eta, jarraian, mezuaren irakurketa. Horrekin batera, Donostiako hainbat puntutan, bukaera jaia antolatu da, ekitaldi batzuk lehentxoago izango direlarik, baina gehienak eguerditik iluntze bitartera. Horien artean, Egunean Behin zuzeneko partida flash presentziala Bulebarreko kioskoaren ondoan, 13.30etan.

 

Berria egunkariaren webgunean integratu da Berbaxerka

Sustatu
2022-04-09 : 09:25

Duela egun batzuetatik Berbaxerka euskarazko joko eta erronka, Berria egunkariaren webgunearekin integratuta dago, hemen: Berria.eus/berbaxerka . Jokoaren euskal bertsioaren sortzaileek, Marc Font informatikariak eta Gorka Salces irakasleak, asteartean aurkeztu zuten integrazioa, Martxelo Otamendi zuzendariarekin. Jokoaren mekanika berdin jarraituko du, baina Euskaltzaindiaren hiztegiaren bertsioarekin eta onartutako hitzen zerrendarekin orrazketa egin dute Berriaren euskara arduradunek eta jokoaren garatzaileek.

Wikitribian zuzenean, eta r/place-ko frikada zer izan den azaltzen

Sustatu
2022-04-07 : 17:51

Zuzenekoan, irratiz zen Twitchen, euskarazko sareko Wikitribia joko berrian aritu dira Luistxo Fernandez eta Iñigo Arrese. Horrez gain, r/place delako sareko esperimentu erraldoian ikurrinak bizi izan dituen abenturak esplikatzen saiatu gara.

Tutoriala: grabatu audioak Vocaroo online tresnarekin

Sustatu
2022-04-07 : 09:06

Vocaroo da podcastak edo oro har audioak grabatzeko onlineko tresna. Ezer deskargatu gabe eta erregistrorik gabe audioak grabatzeko eta partekatzeko tresna. Oso aproposa ikasleekin erabiltzeko. Tutoriala prestatu dute euskaraz nola erabili ikasteko.

Wikitribia, beste joko bat euskaraz, kronogramak ordenatzekoa

Sustatu
2022-04-06 : 10:14

Wordle hitzezkoa eta geografikoa euskaratu zituen enpresak, Talaiosek, beste jolas edo denborapasa arin bat euskaratu, kanpoko eredu bat egokituz berriz ere. Wikitribia da jokoa eta euskarazko Wikipedian jatorria duten hainbat eduki kronologikoki ordenatzea edo kronogramak egitea da gakoa.

Andoni Mujika euskaltzale eta pedagogoa hil da

Sustatu
2022-04-05 : 15:50

Atzo hil zen Andoni Mujika Ulazia, 58 urte zituela. Durangaldeko eta Debagoieneko proiektu euskaltzale, kooperatibista eta hezitzaileetan ibilitako pertsona. Bera gogoratu duten mezu batzuk jaso ditu adibidez Goienak.

Ikurrinak biziraun zuen r/Place-eko eromenean, azken suntsiketaren aurretik

Sustatu
2022-04-05 : 10:15

Lau egunez Redditek antolatutako borroka estetiko edo esperimentu bitxia, r/Place izenekoa, hondarrezko mandala tibetar bat bezala amaitu zen: egindako guztia ezereztaturik. Milioi bat pixeleko lan eta borroka kolektiboan, dena den, ikurrina pare bati eustea lortu zuten hainbat erabiltzaile euskaldunek, ezabaketa saiakerei aurre eginez.

Aita Santuak 'Miñan' liburua gomendatu du, Ibrahima Balderen bizipenak, Amets Arzallusek idatziak

Sustatu
2022-04-04 : 16:30

Frantzisko Aita Santuak 'Miñan' liburua gomendatu du kazetarien aurreko agerpen batean, migrazioaren drama aipatzen zuelarik. Maltara egin berri du bidaia Frantziskok, eta itzuleran, ohi duen bezala, berriketaldi izan du kazetariekin, informalki baina informatzeko baimenarekin egin ohi dituen agerpen horietako batean. Gaztelerazko eta katalanezko edizioa argitaratu duen Blackie Books argitaletxeak zabaldu du bideoa, era guk Amaia Ereñaga kazetariarengandik jakin dugu albistea.

1

Korrika zuzenean, ikus-entzunezko arrakasta

Sustatu
2022-04-04 : 09:59

22. Korrika honen ezaugarri nabarmen bat zuzenean bide osoa 10 egunez jarraitzeko gaitasuna da. Youtube kanalean edo ETBren webgune berezian, 24 orduz hor da, eta edozein unetan ehundaka lagun ikusten ari direla ematen du. Asteburuan elurrarekin batera ikusi diren irudiek, epikaren eta estetikaren sublimazio hori, lagunduko zuten agian ikus-entzunezko bereziaren arrakastan. Albiste hau argitaratzeko unean, adibidez, 700 ikusle konektatuta.

Zuzenean "adimen artifizialak" gutaz zer idazten duen probatzen

Sustatu
2022-04-02 : 10:53

Duela hiru egun egin genuen zuzenekoa (irratian eta Twitchen), eta OpenAI GPT3 izeneko tresna batekin egindako jolasa edo esperimentua egin genuen zuzenean. Testua sorkuntza automatikoa egiten du tresna horrek ingelesez, eta hor jarri du probatan, ea Sustatu edo Segura Irratia nola deskribatzen dituen.

"Zure begirada Disney, Lisa Simpson ala Matrix motakoa da?"

Sustatu
2022-04-01 : 10:13

Gaur hasten da Donostiako Giza Eskubideen Zinemaldia, eta honekin lotuta online jolas bat proposatu dute, Begira Tú izenekoa; galdera batzuen bidez zuk zeuk zein begirada zinefilorekin begiratzen diozun munduari erakutsiko dizu jokoak. Gaurdanik apirilaren 8a arte dago jokoa irekia, eta amaieran parte-hartzaileen artean 5 bonu zozkatuko ditugu Donostiako Saretuz kontsumo eraldatzailearen sareko dendetan gastatzeko.

Testu sorkuntza automatikoarekin jolasean

Sustatu
2022-03-31 : 17:31

Testu sorkuntza automatikoarekin Barredromoa ekitaldian (ikus iragarpena eta kronika) Olatz Perez de Viñaspre informatikariak adimen artifizialaren alorrean egindako aurrerakuntzak erakutsi zizkigun, OpenAI GPT3 izeneko tresna batekin egindako jolasak erakutsiz. Segura Irratian eta Twitch bidez esperimentua errepikatzen saiatu gara, eta nahiko ondo irten zaigu. Orain testuzko azalpen bat jarraian.

 

‹‹ Hurrengoak Aurrekoak ››