Teknologia albisteak
3

Berbaxerka hitz-jolasa asmatu dute, Paraulogic katalanaren parekoa

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2022-01-07 : 09:24

Azken asteetan Katalunian zabalkundea eta sona lortu duen Paraulogic hitz jokoaren euskarazko bertsioa sortu dute: Berbaxerka. Web bidez jokatzen da, baina mugikorrerako ere ondo egokitua dago. Probatu hemen: https://berbaxerka.gitlab.io/# 

Mekanika erraza du jokoak, egunero zazpi letra ageri dira zazpi hexagonok osatutako abaraskara moduko horretan. Erdiko letra nabarmen ageri da derrigorrezkoa delako. Letra horiekin, beraz, euskarazko hitzak osatu behar dira, betiere erdikoa kontuan hartuta.

Berbaxerkari atxikitako laguntza orrian esaten duenez, "Letrak ezin dira errepikatu". Agian probatan ari dira, edo hori ez dute ondo adierazi, ze atzoko konbinazioarekin, zeina irudian ikus dezakezun, letrak errepikatu zitezkeen: Opio eta Gorri, adibidez, ontzat eman zituen jokoak atzo.

Zenbat eta hitz luzeagoa, puntu gehiago.

Jokoan azaltzen denez, "Euskaltzaindiaren hiztegian agertzen diren hitzak baino ez dira onartzen. "Okerra" mezuak ez du esan nahi hitza okerra denik: badago Euskaltzaindiaren hiztegian agertzen ez den hitz zuzen asko. Mezuak esan nahi du osatutako hitzak ez dituela betetzen jokoaren arauak, besterik ez." Uste dugu deklinatutako hitzak ere ez direla agertzen: opor, ondo; oporrik, ez du onartzen. Aditz eta artikulu mugatuarekin nola dabilen... ez dakigu oraindik oso ondo.

Abaraskako zazpi letrak bere baitan hartzen dituen hitza "guztitz" bat da, Berbaxerka egin dutenen hiztegian. Guztitz bakoitzak 10 puntu extra ematen ditu.

Puntuen batuketa edo gordetzea nola doan... oraindik ez dakigu ondo. Eta ez dakigu, ezta ere, nork sortu duen Berbaxerka ez dakigu, Telegram kate batetik iritsi zaigu abisua. https://berbaxerka.gitlab.io egin duenak edo dutenek beren berri ematen badute, gustura egingo diegu propaganda.

Jokoak aurrekari argiak ditu, ingelesez The New York Times-ek sortutako Spelling Bee eta, gertuago, azken asteetan Katalunian famatu bilakatu den Paraulogic, zeina urte berriarekin Vilaweb agerkariaren webgunean agertzen den, aurretik Rodamots ekimenaren inbentoa izan delarik.

Paraulogic-ek Katalunian azken asteetan izan duen arrakastaz, bi albiste (katalanez):

Jokatu Berbaxerka .

 

Erantzunak

2022-01-09 : 15:44

Gori
Gor

2022-01-09 : 15:45

Opor, gorri, gori, gor

2022-01-09 : 21:17

Lor, sor, gol, kros, gor

Erantzun

Sartu