22. Korrika honen ezaugarri nabarmen bat zuzenean bide osoa 10 egunez jarraitzeko gaitasuna da. Youtube kanalean edo ETBren webgune berezian, 24 orduz hor da, eta edozein unetan ehundaka lagun ikusten ari direla ematen du. Asteburuan elurrarekin batera ikusi diren irudiek, epikaren eta estetikaren sublimazio hori, lagunduko zuten agian ikus-entzunezko bereziaren arrakastan. Albiste hau argitaratzeko unean, adibidez, 700 ikusle konektatuta.
Hemen ere itsatsiko dugu zuzenekoa kapsulatzeko kodea:
Asteburuko ibilerek eman dituzten irudien artean, beste hainbat bideok jasotakoak. Adibidez, txio honek 150.000 ikustaldi pasa ditu.
Berriz esango dut: horrelakoetara ohituta gaude, baina hau erokeria ederra! #Korrikapic.twitter.com/Un9DmcXL6p
— Mikel (@Mikel_RO_) April 2, 2022
Korrikaren furgonetari bultza egin behar izan dioten unea ere hor da (bi pasartetan gutxienez gertatu dela jakinarazi du AEK-k)-
Oztopo guztien gainetik euskara aurrera. Bultza ta bultza. Hunkigarria.#Korrika pic.twitter.com/Q9fhm3dghM
— Izaskun Larrieta (@IzaskunLarrieta) April 2, 2022
Elurrik gabe ere, gaua dela eta edozein herritan, emozioa beti:
Lodosako herritarren harrera beroa #KORRIKA ri. Tipi-Tapa, tipi-tapa…
— AEK (@AEK_eus) April 3, 2022
Lodosa bizirik, eta euskararen alde!!! pic.twitter.com/eN8w6ZKiiF
Kontrastean, epikoak izatea gustatzen zaigula, baina horrek benetan euskaltzale bihurtzen ote gaituen... Oier Araolazaren hausnarketa:
Euskararen etorkizuna gauez elurretan korrika heroikoak egitearen esku balego salbatuta legoke. Terrazan lagunekin euskaraz egiten baino hobeak gara ehunmillak korritzen.
Baina tira, hor dugu, eta balio beza irribarre bat ateratzeko ere... honako azpiko hau gaztelerazko txiste gisa ere ikusi dugu, baina itsatsita, horra euskaraz:
Gezurra esan dizut, ez dut netflixa soilik Korrika zuzenean pic.twitter.com/JKbl4MKvfJ
— Peio Ardaiz (@PeioAr) April 3, 2022
Hamaika Telebistan ere bai! Hamaika Telebistan ere bai!
https://www.hamaika.eus/zuzenean.html
Hamaika Telebistakoak dira kamararekin dabiltzanak
Aupa KORRIKA!