Teknologia albisteak

PAI ingelesezko ereduaren inposizioaren kontrako manifestazioa Iruñean

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2022-05-05 : 10:17

Euskalgintzaren Kontseiluak eta zenbait erakundek maiatzaren 7an (etzi larunbata) manifestazioa egingo dute Iruñean. Ingelesezko irakaskuntzako PAI delako sistemaa Nafarroako hezkuntza eredu ofizial bihurtzeko Parlamentuaren joan den asteko erabakia gaitzetsiko du deialdiak. Kontseiluak ohartarazi du erabaki horren ondoren dekretu baztertzailea ari dela prestatzen Nafarroako Gobernua (PAI ingelesezkoa eta euskarazko D eredua berdinduko lituzke), eta horren aurka eta herritar guztion eskubideen alde ateratzeko deia egin du. Abiapuntua, maiatzak 7, 17:30eran, Iruñeko Antoniutti Parketik.

Hezkuntza sistemarako ingelesezko irakaskuntza programa da PAI, Nafarroa Garaian aplikatzen dena 2012. urtetik, Yolanda Barcinaren aginte-arotik. Ebidentziak daude eta salaketak egin dira, PAI delakoak ez duela batere laguntzen ingelesezko jakintza igotzen, eta porrota dela beraz, eskoletan disfuntzioak eragiten dituen modelo bat. Hala ere, planari estatusa igotzea eta hezkuntza eredu bigurtzea nahi dute PSNk eta NA+ koaliziokoek (PP eta UPN).

Kontseiluak uste dut ingelesa irakatsi baino, euskararen presentzia txikitzea dela helburua. "Argi geratu da PAIrena bezalako ereduak ezarri nahi izan diren lurraldeetan, hizkuntza gutxituaren irakaskuntzari aurre egiteko estrategiaren baitan kokatu izan dela, eta Nafarroan ere horrela izan zen, eta horrela da", adierazi du Paul Bilbao Kontseilukoak aste honetan manifestaziora deitzeko agerraldian.

Izatez, euskararen ezaguerak eta hezkuntzako zabalkundeak bermatzen du, datuek erakusten dutenez, hirugarren hizkuntza bat (kasu honetan ingelesa) errazago menderatzeko gaitasuna. Grafiko honek erakusten du ingelesaren ezagutza non den handiagoa Espainiako erkidegoetan: lehen postuan EAE, eta Nafarroa hirugarren.

 

Erantzun

Twitter ikonoa  Facebook ikonoa  Sartu

Publizitatea

Jarraitu sustatu.eus

E-postaz, mezuz mezu:

E-postaz, eguneko buletina:

  • rss ikonoa

»» Aukera gehiago